Kontsumobide

Gobernuak kontsumitzaileen eskubideak eguneratu ditu krisiaren ondorioz

Argitalpen-data: 

Ekainaren 9ko Errege Lege Dekretua alarma-egoera amaitu osteko normaltasun berria arautzen duen araua da. 

Dekretu honek eragin zuzena du kontsumitzaileen eskubideengan, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 36. artikulua aldatzen baitu. 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 36. artikuluak kontsumitzaile eta erabiltzaileek kontratu jakin batzuk suntsiarazteko duten eskubidea arautzen du. 

 Onartu den aldaketak helburu bikoitza du: batetik, kontratua suntsiarazteko eskubidea egikaritzea ezinezkoa den kasuetara zabaltzen du, alarma-egoera amaitu ostean, eta, bestetik, haren edukia Europako Batzordearen 2020/648 Gomendiora egokitzen du, bidaiariei COVID-19aren pandemiaren testuinguruan ezeztatutako bidaia konbinatuen eta garraio-zerbitzuen itzulketaren alternatiba gisa eskainitako bonuei buruzkoa. 

Ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuak 36. artikuluaren 4. apartatua aldatzen du, bi zentzutan:

  • lehenik eta behin, bonuak jaulkitzeko aukera bidaiariak aldez aurretik borondatez onartzera.
  • Eta, bigarrenik, 14 eguneko epe automatikoa ezartzeko bonuaren balio-epea amaitzean zenbatekoa itzultzeko, hura trukatu ez bada., Hornitzaileak zerbitzuen zenbatekoak agentziari itzuli ez dizkionean kontsumitzaileari itzulketa ez egiteko aukera ezabatu egin  da.