Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Maskarak saltzen dituztenek eman behar duten informazizoa arautu da, eta haien salmente prezioa mugatu egingo da

Argitalpen-data: 

Hilaren 19an Osasun Ministerioak agindu bat eman zuen (SND/354/2020) kontsumitzaileak babesteko helburuarekin. Horretarako, birusaren aurrean norbera babesteko produktuen prezioei muga bat jarri diete, hala nola maskarei eta gelei, eta, aldi berean, horien prezioak finkatzea arautu dute. 

Agindu honek honako produktu hauei eragiten die: besteak beste, maskara kirurgikoak, nitrilo-eskularruak eta beste osasun-produktu batzuk (Osasunaren Idazkaritza Nagusiak baimendu behar dituenak), eta osasun-produktuen kalifikazioa izan gabe, herritarrak Covid 19 birusaren hedapenetik babesteko ezinbestekotzat jotzen diren produktuak, hala nola maskarak eta produktu desinfektatzaileak. 

Osasun eta Farmazia Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Zorro Komunaren Zuzendaritza Nagusia arduratuko da gehieneko prezioak ezartzeaz. Neurri horren helburua azken boladan maskara eta gelen prezioari dagokionez ugaritu diren espekulazio-praktikekin amaitzea da. 

Hala ere, eta krisi-egoera hori gorabehera, maskarek eta gainerako produktuek kontsumitzailea babesteko legedia eta antzeko produktuei eragiten dieten gainerako arauak bete behar dituzte. 

Nolanahi ere, aginduan ezarri da maskaren etiketetan jaso beharreko gutxieneko informazioa, dela ontziaren etiketan, dela erantsitako liburuxka batean. Paketatu gabeko banakako salmentarako ere, liburuxka edo dokumentazioa eman beharko da, hemen zehazten diren datuekin:

  • Enpresaren datuak.
  • Produktuaren ohiko izena.
  • Ontziaren edukia.
  • Produktuaren konposizioa.
  • Produktua erabiltzeko aldia.
  • Produktuaren funtsezko ezaugarriak: taila, berrerabilgarria den ala ez...
  • Erabiltzeko, kokatzeko, mantentzeko, manipulatzeko eta ezabatzeko jarraibideak.
  • Produktuaren jatorria.
  • Produktuak betetzen dituen UNE arauak.
  • Produktua testatu bada, iragazketa- eta arnasgarritasun-datuak.
  • Berrerabilgarria bada,  gehienez ere zenbat aldiz garbitu daitekeen.
  • Azken prezioa. 

Bestalde, maskarak, gelak, desinfektatzaileak edo beste edozein produktu ezin izango da iragarri "birusaren aurkako babesa/desinfekzioa" eta antzeko esaldiekin, Sendagaien Espainiako Agentziak testatu eta baimendu ez baditu. 

Maskara kirurgikoen banan banako salmenta farmazietan bakarrik egin ahal izango da.