Kontsumobide

Telefonia eta Komunikazioak

Argitalpen-data: 

Zerbitzua emateko bermea 

8/2020 Dekretuak bermatzen du telefono eta komunikazio zerbitzuak Alarmako Estatuaren aurreko baldintza berberetan emango direla. Konpainiek sareetako segurtasun kontuengatik soilik eten ahal izango dituzte. 

Zerbitzu unibertsala ere bermatzen da. 

Eramangarriak etetea 

Dekretuak debekatu egiten du eramangarritasunen eraginez teknikariak lekuz aldatzea eskatzen dituzten merkataritza-kanpainak egitea, eta etenegin ditu, halaber, hasi ez diren eta teknikari bat gure etxera joatea eskatzen duten eramangarritasun-eskaerak. Martxan dauden eramangarritasun-eragiketak eten behar badira, inplikatutako konpainiek bermatu behar dute erabiltzaileak ez duela zerbitzua etenda ikusiko. 

Prezioak aldatzeko debekua. 

Konpainiek ezingo dituzte telefonia finkoko edo mugikorreko zerbitzuen tarifak aldatu, prezioen aldaketa horrek eramangarritasun-eskaera ekar badezake. 

2020ko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 18., 19. eta 20. artikuluak