Kontsumobide

Maskara higienikoak: denak ez du balio

Argitalpen-data: 

Otsailaren 12an, BOEk Kontsumo Ministerioaren agindu bat argitaratu zuen higiene-maskarak merkaturatzeko eta etiketatzeko araudia argitu eta gogortzeko. 

Agindu hori argitaratu denetik, higiene-maskara gisa merkaturatzen den maskara oro UNE arauarekin edo antzekoarekin ziurtatutako laborategi batek testatu beharko du. Halaber, biozida motaren batekin tratatua izan dela adierazten duen maskara higieniko guztiek dagokien laborategiaren txostena aurkeztu beharko dute, alegatzen diren ezaugarriak testatu eta egiaztatu direla ziurtatzen duena. 

Jakin behar duzunaren gida txiki bat da ondorengoa.

Zer egin behar dute maskara higienikoek?

  • Seguruak izan behar dute, eta ez dute narritadurarik eragin behar larruazalean, ez eta bestelako eragozpenik ere.
  • Partikulen iragazpenaren eraginkortasuna erakustea, adibidez eztul egitean, hitz egitean, doministiku egitean.
  • Berrerabilgarriak badira, adierazitako garbiketa-ziklo guztiak jasaten dituztela bermatzea.
  • Bere ezaugarriak gomendatutako erabilera-denboran bere horretan mantentzen direla bermatzea.
  • UNE arauaren arabera egiaztatutako laborategi batek ziurtatuta egotea.
  • Biozidak edo antzekoak badituzte, laborategi-txostenen bidez bermatu behar dira haien eginkizunak.
  • Engainatzeko asmorik ez izatea.
  • Bere ontzian edo paketean merkaturatzea.
  • Etiketa eta, hala badagokio, liburuxka edo erabilera-orria edukitzea, eta informazioa ezin da txineraz edo ingelesez bakarrik idatzita egon, gutxienez gaztelaniaz egon behar da.

Zeri erreparatu behar diozu etiketan?

  • EBko ekoizlearen, banatzailearen edo merkaturatzailearen izena eta helbidea.
  • Produktuaren modeloa eta izena.
  • Ontziaren edukia.
  • Osaera.
  • Ehungintzako produktu bat bada, ehunen osaera, Europako araudiaren arabera.
  • Funtsezko ezaugarriak, neurria barne.
  • Jatorria.
  • Zer arau teknikotan fabrikatu diren.
  • Iragazketari, erresistentziari eta iragazkortasunari buruzko datu testatuak.
  • Garbitzeko metodoa eta jasaten dituen garbiketen kopurua.

Gainera, jarraibideetan, liburuxkan edo dokumentuan honako hauek jaso beharko dira: (Etiketan lekurik ez badago)

  • Erabiltzeko gomendatutako epea.
  • "Oharra: ez da osasun-produktu bat, ez eta norbera babesteko ekipamendua (NBE) ere. Produktu hau gaixotasun-sintomarik ez duten biztanleentzat da."
  • Fabrikazio-lotea.
  • Kokatzeko, mantentzeko, erabiltzeko eta ezabatzeko jarraibideak.

Informazio hori guztia argia eta iraunkorra izan beharko da, eta bilgarriaren bidez kontsumitzaileak ikusteko moduan egongo da.

Salmenta Internet bidez egiten bada, informazio hori webgunean erakutsi beharko da.

Arau horiek iragazkietan ere aplika daitezke.

Eta haurrentzat bada …

  • "Infantil" hitza edo antzekoa erabiliko da.
  • "Erabili heldu batek gainbegiratuta" esaldia.
  • Fabrikazioari buruzko Europako arauak betetzea eta, bereziki, korapiloak, itotzeko arriskua edo gisakoak eragin ditzakeen elementurik ez izateari buruzkoak.

Oharra: 2021eko otsailaren 12an argitaratutako aginduak 30 eguneko epea ematen du merkatuan jarritako maskara higienikoak araudi horretara egokitzeko. Martxoaren 14tik aurrera, maskara higieniko guztiek arau hauek bete beharko dituzte.