'Arautu gabeko irakaskuntzako zentroak' izeneko kanpainaren emaitzak
Helburua
Arautu gabeko eta balio ofizialik ez duten tituluak kudeatzen dituzten irakaskuntza-zentroek erabiltzaileei araudiari egokitutako informazio egokia ematen dietela egiaztatzea.
Halaber, kontratuak eta fakturak zuzenak direla egiaztatzea.
Kanpainak zehapen-izaera du.
Noiz egin zen
Urtarrilaren 22a eta otsailaren 11 bitartean.
Egindako jarduketak
Guztira 60 ikuskapen egin dira: 17 Araban, 21 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan.
Zigortu daitezkeen ez-betetzeak honako hauek izan dira: kontraturik ez izatea, fakturarik ez edukitzea eta erreklamazio-orri edo iragarpen-kartelik ez edukitzea. Gainerako ez-betetzeak zentroei jakinarazi zaizkie konpondu ditzaten.
Establezimendu bakoitzean hiru kontratuen eta hiru fakturen edo ordainagirien kopia eskatu da.
Emaitzak
57 ez-betetze antzeman dira.
Gehien errepikatu den ez-betetzea (% 45) sarbideetan edo informazioa emateko erabiltzen dituzten lekuetan zentroaren arduradun den pertsona fisikoa edo juridikoa faltatzea izan da.
Halaber, informazio esku-orriak ere ez-betetzeen artean daude, harreran eskuragarri ez egoteagatik (% 36,5) edo ez direlako existitzen edo kontratuarekin batera ematen direlako ( %31,5), irakasleen titulazioari buruz ez informatzeagatik (% 33,5) edo ez jakinarazteagatik zer titulu eskuratu daitekeen bertan (% 18,5).
10 kasutan (% 17) ikusi da erreklamazio-orriak eskuragarri daudela adierazten duen informazio-kartela falta dela.
Azken aldaketako data:



