Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Azken Txostena. 02/2021 kanpaina: produktuak internet bidez erostea.

Kanpainaren justifikazioa eta helburua

Kanpaina honen bidez berariaz egiaztatu nahi da produktuak internet bidez saltzen dituzten enpresek kontsumitzaileei informazio egokia ematen dietela erabaki arrazoituak hartu ahal izateko; hau da, erosketan atzera egiteko eskubideari buruzko informazioa; produktuaren ezaugarriak, bermeak, prezioak eta abar.

Honako hau 2018an, 2019an eta 2020an egindako kanpainen jarraipena da, eta izaera zehatzailea dauka.

Kanpainaren garapena

Produktuak saltzen dituzten 42 web aztertu dira: 10 Araban, 14 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan. Web-orri bat ikuskapen-kanpainan sartzeko irizpide nagusia honako hau izan da: 2020. eta 2021. urteetan erreklamazioak jaso izana.

Batez ere, 4 sektoretan jardun da:

  • Arropa eta osagarriak
  • Kirola (fitness, bizikletak…)
  • Etxetresna elektriko txikiak / Elektronika
  • Etxea / Hornidura/ Altzariak

 Bizkaian, internet bidezko erosketak ere egin dira. Hartara, berariaz egiaztatu nahi izan da ea web-orriek emandako informazioa egiazkoa den eta ea legezko baldintzak betetzen diren.

Betetzeko epea

Kanpaina, hasiera batean, martxoaren 8aren eta 12aren artean egin da.

Hala ere, Bizkaiak epe osagarri bat izan du, harik eta erositako produktuak jaso, itzulketak egin, eta ordaindutako zenbatekoaren itzulketa jaso den arte.

Lortutako emaitzak:

Egindako 42 ikuskapenetatik 31tan arau-hausteak egon dira; hau da, arau-hausteak guztira % 73,81 izan dira. Protokoloaren araberako 42 jarduera egin dira.

Arau-hauste ohikoena honako hau da: erosketan atzera egiten denean, ez da adierazten ordaindutako zenbatekoa noiz itzuliko den. Epe hori ezin da izan 14 egun natural baino altuago (% 51,4).

Beste arau-hauste nabarmen batzuk:

- Bere web-orrian ez dago lotura bat, EBko online auziak ebazteko plataformara erraz eta identifikatzeko moduan sartu ahal izateko (% 43,9).

- Ez da ageri erosketan atzera egiteko formularioa (% 38,1).

- Enpresak gatazkak ebazteko justiziaz kanpoko sistemaren bat badu edo halakoren batera atxikita badago, ez du adierazten nola eskuratu sistema horretara sartzeko moduari eta sistemaren ezaugarriei buruzko informazioa (% 22,2).

- Ez du errespetatzen entregatik bi urteko berme-epea, edo, bigarren eskuko produktuen kasuan, gutxienez urtebetekoa (% 15,8).

- Ez da ageri gogorarazpen bat, ondasunentzako legezko berme egoki bat dagoela adierazten duenik (% 11,9).

- Ez dira ageri produktuaren funtsezko ezaugarriak (koloreak; prestazio teknikoak, halakorik balego; neurriak eta abar) (% 9,5).

- Ez da ageri kexak eta erreklamazioak zein helbidera igorri behar diren (% 9,5).

Internet bidez egindako erosketetan egiaztatu denez, kasuen % 14,3an saltzaileak atzera egiteko arrazoiak azaltzeko betebeharra ezarri dio kontsumitzaileari, halakorik egitea baimenduta ez dagoen arren.

Beste arau-hauste nabarmen batzuk:

- Ez da egon aldez aurretiko komunikaziorik, produktua itzultzearen ziozko kostuak erosleak ordaindu behar dituela jakinarazten duenik (% 12,5).

- Ez da errespetatu atzera egiteko gutxienez 14 egun naturaleko epea (% 7,1).

- Atzera eginez gero, enpresak zehapenak jarri ditu (% 7,1).

- Ez da errespetatu dirua itzultzeko 14 egun naturaleko epea, atzera egiteko eskubidea baliatu denetik (% 7,1).

27 zehapen-espediente irekitzeko proposatu da, 2 enpresari bidali zaizkie ohartarazpenak, eta gainerako espedienteak artxibatu egin dira. 

Ondorioak

2020ko datuen aldean atzerapen txiki bat egon dela antzeman da, baina 2019aren aldean datuek hobeto jarraitzen dute.

Arau-hausterik ohikoena honako hau da: gaiaren gaineko informazioa egon arren, enpresak ez duela adierazten produktuen zioz ordaindu den zenbatekoa kontsumitzaileari itzultzeko epea ez dela 14 egun natural baino gehiagokoa izango atzera egin duenetik (% 51,4).

Ondorioz, kontuan hartuta web-orrietan urteko kontrola emaitza ona izaten ari dela, urtero kontrolak egiten jarraitzeko gomendatu da.

Azken aldaketako data: