Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Azken Txostena. 08/2021 kanpaina: Ehunezko jantzien etiketatzea

Kanpainaren justifikazioa

Ehungintzako kanpo-merkataritza liberalizatzeko prozesu progresiboak lehia askeko nazioarteko merkatu batean uzten du sektorea, eta bertan, prezio baxuko hirugarren herrialdeen eskaintza, produktibitatea eta azkar hobetzeko gaitasuna erronka zaila dira Espainiako eta Europako merkatuarentzat.

Gainera, azken urteotan gure herrialdean ehungintzako produktuak saltzen dituzten mota guztietako establezimenduak ugaritu egin dira, esklusiboki edo beste produktu batzuekin batera saltzen dituzte produktu horiek, eta horrek susmoak sortu ditu kalitateari, etiketei eta segurtasunari buruz. Horregatik, kontrolak egin ohi izan dira.

Helburua

Kanpainaren helburua izan da egiaztatzea kontsumitzaileen eskura jarritako ehungintzako produktuek, bai establezimendu fisikoetan daudenek bai online aurkitu daitezkeenek, betetzen dituztela indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak, etiketen eta markaketen bidez kontsumitzaileei eta erabiltzaileei emandako informazioari dagokienez.

Erreklamazio-orriak, horiek iragartzeko kartelak eta nahitaezko datuak jaso behar dituzten salmenta-tiketak badaudela ere egiaztatu da.

Kanpaina zehatzailea izan da.

Kanpainaren nondik norakoak

Establezimendu fisikoak:

Ausaz aukeratutako establezimenduetan 25 jarduketa egin dira guztira, eta erreklamazioren bat jaso duten establezimenduak ere sartu dira jarduketetan.

Online establezimenduak:

Online establezimenduen kasuan, 5 jarduketa egin dira. Kasu honetan, webguneak Kanpaina Nazionalaren barruan proposatu dira, edo Kontsumobiden horien gaineko erreklamazioak aurkeztu dira 2020an eta 2021ean.

Betetzeko epea

Kanpaina 2021eko urriaren 6ik 15era bitartean egin da.

Lortutako emaitzak

Establezimendu fisikoak:

Establezimenduen % 36tan ez betetzeak antzeman dira. Ez-betetze ohikoena produktuaren arduradunaren datuei buruzkoa izan da, merkatariak berak erregistratutako marka batekin etiketatu behar zen kasuetan. Establezimendu fisikoetan antzemandako ez-betetzeen erdia adierazitako alderdiarekin lotuta dago: ez dira agertu haien izenari, izen sozialari edo izendapenari, helbideari eta identifikazio fiskaleko zenbakiari buruzko datuak (% 50).

Beste ez-betetze garrantzitsu batzuk:

  • Europar Batasunekoa ez den baina produktuak merkatu nazionalean banatzen dituen herrialde batetik inportatutako produktua bada, ez da agertzen inportatzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (% 29,40).
  • Nahitaezko inskripzio guztiak ez dira agertzen gutxienez Estatuko hizkuntza ofizialean (% 28).
  • Marka komertzialak edo enpresaren izenak 1007/2011 Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako izendapenetako bat badu edo izen horiekin nahas daitekeen izen bat badu, berak bakarrik edo sustrai nahiz adjektibo gisa, marka edo izen hori ez da jartzen 1007/2011 Erregelamenduaren 5., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ehun-zuntzen konposizioaren deskribapenen aurretik edo ondoren (% 20).
  • Ez da agertzen fabrikatzailearen, merkatariaren edo inportatzailearen helbidea (% 16).
  • Ez da agertzen fabrikatzailearen, merkatariaren edo inportatzailearen izena edo izen soziala (% 8).
  • Ez agertzen inon jatorrizko herrialdea (% 4,5).
  • Etiketa edo marka ez da iraunkorra, irakurtzeko modukoa, ikusteko modukoa eta erraz eskuratzeko modukoa (% 4). 

Online establezimenduak:

Online establezimenduetan, ez-betetzeak % 20ra iritsi dira. Ez-betetze bakarra ehun-konposizioari buruzkoa izan da: produktua 2 zuntz desberdinez edo gehiagoz osatuta badago, etiketak edo markaketak ez du adierazten osatzen duten zuntz guztien izena eta horien pisu-ehunekoa, handienetik txikienera.

Gipuzkoako online merkataritzako jardueretako batean, gainera, ez-betetzeak antzeman dira atzera egiteko eskubideari dagokionez; kasu horretan, horiek zuzentzeko ohartarazi zaio establezimenduari.

Ondorioak

Oro har, antzemandako ez-betetzeak protokoloko galdera gutxitan oinarritu dira (establezimendu fisikoetako arduradunaren identifikazioa eta online merkataritzako ehun-konposizioari buruzko informazioa), eta ehunekoak ez dira handiak izan (online merkataritzan jarduera batek bakarrik izan ditu ez-betetzeak).

Antzemandako ez-betetze guztietatik 10 ez-betetzeri zehapen-proposamena egin zaie: 9 saltoki fisikoetan eta 1 online merkataritzan.

Azken aldaketako data: