Consumpolis18. Uste al duzu dena ikusten duzula interneten?

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.

Ikastetxeek kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da helburua, irakasle eta ikasleen lanaren bitartez. Bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.

Kontsumobidek 2022/2023 ikasturtean azken bere antolaketan parte hartzen du.

Deialdia

Lehiaketaren deialdia urtero egiten du Kontsumo Ministerioak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta gainerako autonomia-erkidegoen laguntzaz. 

  • Consumópolis18 (2022-2023 ikasturtea) deialdiaren gaia: 'Uste al duzu dena ikusten duzula interneten?'

5 ikasleko taldeek hartuko dute parte, ikastetxeko irakasle batek koordinatuta.

Parte hartzeko hiru maila daude:

  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak.

Faseak

Lehiaketak bi fase ditu:

  • Fase autonomikoa, Kontsumobidek antolatutakoa. Fase horrek bi atal ditu:
    • Consumópolis hiriko ibilbidea. Ibilbidean zehar froga ludikoak eta pedagogikoak daude. Ibilbide horretarako sarrera: www.consumopolis.es.
  • Estatu-mailako fasea. Fase horretan autonomia-erkidego guztietako irabazleek hartzen dute parte.

Datak

  • Izena ematea: 2022ko urriaren 4tik 2023ko otsailaren 22ra bitartean.
  • Consumópolis hiriko ibilbidea: 2022ko urriaren 4tik 2023ko martxoaren 27ra bitartean.
  • Fase autonomikoa bukatu  ondoren, sarietan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da (sari autonomikorako eta estatu-mailakorako). Euskadin, 2023ko apirilaren 28ra aurkeztu behar da eskaera hori Kontsumobiden.

Euskal erkidegoko fasearen sariak

Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.

  • Consumópolis 18. edizioko irabazleen zerrenda 

Estatuko fasearen sariak

Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.

  • Consumópolis 18. edizioko irabazleak 

Oinarriak 

Esteka

Aurreko edizioak

Azken aldaketako data: