'Elikadura-produktu ekologikoen kontrola: etiketak eta osaera' izeneko kanpainaren emaitzak
Helburua
Helburua izan da kontrolatzea ekologiko gisa etiketatutako produktuek ezinbesteko informazioa (Europako araudiak ezarritakoa) eta osaera biltzen dutela. Kanpainari esker, egiaztatu ahal izan da adierazitako eduki garbia egia den eta etiketetan erabilitako karaktereen tamainak irakurgarritasunaren baldintzak betetzen zituen.
Noiz egin zen
Kanpaina ekainaren 12tik 14ra bitartean egin zen, Kontsumobide-Euskal Kontsumo Institutuak 2017rako onetsitako urteko kanpainen planaren barnean.
Egindako jarduketak
Kontsumobideren hiru lurralde-zerbitzuetako langileek bost elikagairen laginak hartu dituzte Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) igortzeko, azter ditzaten.
Hainbat produkturen kontrola egin da; besteak beste, honako hauek aztertu dira: esnea, zerealak, plater prestatuak eta barazki freskoak.
Emaitzak
Aztertutako laginen % 40k ez zion araudiari jarraitzen; izan ere, ez zituzten betetzen zifren altuerari edo etiketetako karaktereen tamainari buruzko betebeharrak.
Ondorioak
Antzemandako ez-betetzeen kopuruagatik, gomendagarria da datozen ekitaldietan ekologiko gisa etiketatutako elikadura-produktuen kontrolak berriz egitea.
Azken aldaketako data:



