Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

159/2011 Dekretua, uztailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzkoa: Xedapen gehigarria, indargabetzailea eta azkena

Xedapen gehigarria. Institutuko jardueren hasiera

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak 2011ko irailaren 1ean hasiko ditu bere jarduerak.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen da 1994ko martxoaren 8ko 120/1994 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea atxikitzeari eta laguntzarako administrazio-zerbitzu bat sortzeari buruzkoa.

Azken Xedapena. Indarrean jartzea

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 12an.

Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

 

Azken aldaketako data: