Abusuzko klausulak: Abusuzkoa da merkataritza-arbitraje bat onartzera behartzen nauen klausula bat?
Bai. Abusuzko klausulak dira, eta, beraz, deusezak, kontsumo-arbitrajeaz bestelako arbitraje baten mende jartzera behartzen zaituzten klausulak, non eta ez diren sektore edo kasu jakin baterako legez sortutako arbitraje-organo instituzionalak.
- 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena, 57.4 eta 90. artikuluak.
Azken aldaketako data: