Aireko garraioa: Maleta galdu didate, eta aseguru bat kontratatua nuen. Eskatu al diezaioket kalte-ordain bat aseguruari eta beste bat hegazkin-konpainiari?

Jasandako kalteengatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea baino ez duzu; beraz, aseguru-etxeak kalte-ordain osoa ematen badizu, ez duzu eskubiderik izango hegazkin-konpainiak kalte-ordaina eman diezazun. Baliteke bi enpresek kalte-ordain partziala ematea, baina guztizkoak ezin izango ditu inola ere gainditu jasandako kalte guztiak: zilegi ez den aberastearen kasu bat izan liteke, eta hori debekatuta dago.

Gogoan izan aseguratutako zenbatekoa dela kalte-ordainaren muga.

Imagen normativa
Araudia

Azken aldaketako data: