Gasa: Baja eman dut konpainia batean. Mantenimendua kobratzen jarraitu dezakete?

Gas-kontratua eta mantentze-kontratua independenteak dira, une berean kontratatuak izan zein ez.

Konpainiaz aldatzean, konpainia berria arduratuko da uneko hornidura-kontratua bajan emateaz. Aitzitik, zeuk deuseztatu behar duzu mantentze-zerbitzuarekin duzun kontratua.

Ohar zaitez zerbitzuaren baldintzetan. Batzuetan, ordainketa zatika egiten da, 6 edo 12 hilekotan. Urtea amaitu baino lehen ezerezten baduzu, ordaintzeke daukazuna ordaindu beharko duzu.

Azken aldaketako data: