Hipoteka-gastuak: nola erreklamatu behar da gastu horien itzulketa?

Lehenik eta behin, erreklamazio bat aurkeztu behar zaio hipoteka-mailegua eman zuen erakundeari, bezeroaren arretarako zerbitzu edo bezeroaren defendatzaile deritzen zerbitzuetako batean. Garrantzitsua da erreklamazioan erreklamatu nahi diren gastuei lotutako fakturak sartzea.

Erantzuna hilabeteko epean iritsi behar da.

Erreklamazioari erantzuten ez badiote edo erantzunak ez bazaitu asetzen, ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko biderik eraginkorrena bide judiziala da, eta, bereziki, hitzezko epaiketa.

Auzibidera jo nahi ez bada, erreklamazioa Kontsumoko Arbitraje Sisteman aurkez daiteke, baina finantza-erakundea sistema horri atxikitzearen mende dago. Hala egiten ez badu, espedientea artxibatu egingo da.

Aurreko aukerak gorabehera, kontsumitzaileak uste badu finantza-erakundeak arau-hausteren bat egin duela, hala nola kontratuan abusuzko klausulak sartzea, salaketa aurkez daiteke Kontsumobiden, finantza-erakundeari zehapen-espedientea ireki diezaion. Kontuan izan behar da horrek ez duela esan nahi kontsumitzaileak ordaindutako zenbatekoak itzuliko direnik.

Azken aldaketako data: