Hipoteka-gastuak: zer epe dago gastuak itzultzea erreklamatzeko?
Abusuzkotzat jotako klausula batetik eratorritako gastuen itzulketa eskatzeko epea bost urtekoa da. Epearen hasiera zalantzazkoa zen, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen kasuan kasu hartu beharko dela kontuan noiz duen kontsumitzaileak bere eskubidearen berri, eta horrek, de facto, esan nahi du ez dagoela eperik. Hala ere, komeni da erreklamazioa lehenbailehen egitea.
Azken aldaketako data: