Kontsumobide

Fruta eta barazkiak: kontsumitzailearentzako informazioa

Kanpainaren justifikazioa 

Ontziratu gabe aurkezten diren elikagaiek ere bete behar dituzte etiketatze-arauak, kontsumitzaileei zuzen informatzeko. Azken kontsumitzaileari nahiz kolektibitateei saltzeko ontziratu gabe aurkeztutako, saltokian bertan erosleak horrela eskatua ontziratutako eta txikizkako merkataritzaren titularrek ontziratutako elikagaien informazioarekin loturiko arau orokorra onartzen duen otsailaren 27ko 126/2015 Errege Dekretuak arautzen du hori; eta, frutei eta barazkiei dagokienez, aintzat hartu behar da 2011ko ekainaren 7ko 543/2011 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren aplikazioa, zeinaren bidez Kontseiluaren 1234/2007/EE Erregelamendua aplikatzeko xedapenak onartzen diren. 

Helburuak 

Egiaztatzea dagokien etiketak, oholtxoak edo kartelak dituztela salmentarako jarritako produktuek, non kontsumitzaileari ematen zaion aplikatu beharreko araudiak ezarritako informazioa. Informatzeko kanpaina da. 

Kanpainaren garapena

 Sagarrak, madariak, laranjak, urazak, eskarolak eta tomateak aztertu dira guztira egindako 90 ikuskapenetan: 36 Bizkaian, 30 Gipuzkoan eta 24 Araban. 

Kanpaina hau burutzeko, Gipuzkoako lurralde-zerbitzuak Irungo KIUBeren lankidetza lortu du. 

Noiz egin den 

Urtarrilaren erdialdetik otsailaren hasierara burutu da kanpaina hau. 

Emaitzak

  • Egindako ikuskapen kopurua: 90
  • Aurkitutako arau-hausteen kopurua: 75 

Ikuskapen bakoitzean, fruta eta barazki bat kontrolatu dira; hortaz, frutetan eta barazkietan antzemandako ez-betetzeak desberdinduko dira emaitzetan. Ohiko ez-betetzeak aipatzen ditugunean,   elikadura-informazioaren aurkezpena, elikagaiaren izena eta prezioa ari gara balioesten, nahiz eta osorik ez egon edo gaizki egon. 

Hauxe ulertuko dugu aipamen berezitzat: kalibrea, sailkapena, jatorrizko herrialdea, barietatea eta produktu bakoitzetik legeak komunikatzera behartzen dituen aipamen guztiak. 

Ez-betetzeak fruta-etiketatuaren aipamen berezietan

  • Ez dago kalibrea (% 80)
  • Kategoria hauetan ez dago sailkapenik: aparteko kategoria, I. kategoria, II. kategoria (% 68,9)
  • Ez da adierazten jatorrizko herrialdea (% 58,90)
  • Ez da adierazten barietatearen izena (% 36)

Ez-betetzeak daudenean barazkien etiketatuaren aipamen berezietan

  • Ez dago kalibrea (% 78,7)
  • Kategoria hauetan ez dago sailkapenik: aparteko kategoria, I. kategoria, II. kategoria (% 69,7)
  • Ez da adierazten jatorrizko herrialdea (% 65,2)

Ohiko ez-betetzeak daudenean eskatutako informazioa antolatzeari eta kokatzeari dagokienez

  • Produktuen aipamen bereziak ez dira agertzen haien ondoan, nabarmenduta eta irakurtzeko erraz, kontsumitzailea ez nahasteko (% 25,40)
  • Aipamen bereziak ez dira irakurterrazak eta argiak (% 24,2)
  • Ez da agertzen elikagaiaren izena (% 20)
  • Ez dago elikagaiaren izena eta/edo ezin da erraz ikusi (% 19,3)
  • Elikagaiaren izena ez dago idatzita elikagaiari itsatsitako etiketetan edo errotulatuta salmentarako jartzen diren elikagaien tokian jarritako karteletan, elikagaiaren gainean edo haren ondoan (% 19,3)
  • Elikagaiaren izena ez da adierazten toki nabarmen batean, modu ikusgarrian, argi irakurtzeko moduan eta, hala badagokio, ezabaezina (% 18,40)
  • Ez da adierazten neurketa-unitatearen araberako prezioa (€/kg edo €/pieza) (% 10,10)

Antzeman da bisitatutako zortzi establezimenduk ez zutela erreklamazio-orririk edo informazio-kartelik. 

Ondorioak

Beharrezko ikuskapenak burutu ondoren, araudia betetzen ez duten establezimenduek ohartarazpena jaso dute eta hilabeteko epea eman zaie akatsak zuzentzeko. Halaber, ikuskatzaileak egiaztatu badu egindako jarduketetan establezimenduak ez duela erreklamazio-orririk edo haiei buruzko informazio-kartelik, zehapen-espedientearen proposamena duen ofiziozko ikuskapen bat irekiko du. 

Beharrezkoa da bigarren ikuskapen bat, egoera egoki balioesteko. Une horretan, benetan balioetsi ahal izango da ez-betetzeek dirauten edo establezimenduek zuzendu dituzten.

Azken aldaketako data: