Ibilgailu berrien eta bigarren eskuko ibilgailuen salmentari buruzko kontratu aurreko informazio-kanpaina.
(2020ko kanpainan antzemandako ez-betetzeen egiaztapena)
Helburua
2020an ohartarazpena jaso zuten establezimenduek orduan antzemandako ez-betetzeak zuzendu zituztela egiaztatzea.
Kanpainaren izaera
Kanpainak izaera zehatzailea zuen.
Kanpainaren nondik norakoak
Guztira 16 jarduera egin dira, honela banatuta:
|
|
IBILGAILU BERRIAK |
BIGARREN ESKUKO IBILGAILUAK |
GUZTIRA |
|
ARABA |
4 |
4 |
8 |
|
BIZKAIA |
5 |
3 |
8 |
|
|
9 |
7 |
16 |
Ibilgailu berriak, bigarren eskukoak edo biak saltzen dituzten establezimenduetan egin dira jarduerak; hain zuzen ere, 2020an ez-betetzeak izan zituzten eta, ondorioz, ohartarazpena jaso zuten horietan.
Betetzeko epea
Ikuskapenak 2021eko azaroan eta abenduan egin dira.
Lortutako emaitzak
Ibilgailu berriak
Protokoloz, 9 jarduera egin dira. Horietatik bostean antzeman dira ez-betetzeak (% 55,56).
- Araban: 4 jarduera eginda / 4 jarduera ez-betetzeekin (% 100)
- Bizkaian: 5 jarduera eginda / jarduera 1 ez-betetzeekin (% 20)
Kontratuaren aurreko informazioari dagokionez, ez-betetzerik nabarmenenak honako hauek izan dira:
- Ez da informaziorik ematen saldu ondoko zerbitzuen eta merkataritza-bermeen existentziari eta baldintzei buruz (% 50).
- Ez da informaziorik ematen entregatzeko prozedurari buruz eta enpresaburuak ibilgailua entregatzeko konpromisoa hartzen duen datari buruz (% 44,40).
- Ez da informaziorik ematen ordaintzeko prozedurari buruz (% 33,30).
- Ez da informaziorik ematen legearen araberako gutxienez urte biko adostasun-bermearen existentziari buruz, ibilgailu berrien kasuan (% 33,30). (Kanpaina 2021ean egin zen, berme-aldia 2 urtekoa zenean; 2022ko urtarriletik berme-aldia 3 urtekoa da).
Finantzaketa-baldintzei dagokienez, kasuen % 44,40an antzeman da ez dela inolako ohartarazpenik agertzen ez-ordainketen ondorioei buruz; halaber, kasuen % 33,30ean ez da informaziorik ematen atzerapenen ziozko interes-tasei buruz.
Atzera egiteko eskubidea ez da agertzen egindako ikuskapenen % 33,30ean, eta kasuen % 12,50ean ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren osagarri diren zerbitzuei buruz; zehazki, aseguruari buruz (nahiz eta horiek ezinbestekoak diren eskainiko baldintzetan lortzeko kreditua).
Finantzaketaren arloko beste ez-betetze esanguratsu batzuk honako hauek dira: kredituaren zenbateko osoari, funtsen erabilera arautzen duten baldintzei, urteko tasa baliokideari edo zordundutako zenbateko guztiari buruzko informaziorik eza (% 11,10).
Azkenik, proportzio berean, informazio-falta antzeman da mailegu-emailearen nortasunari eta helbide sozialari buruz, bai eta, hala badagokio, inplikatutako kredituaren bitartekariaren nortasunari eta helbide sozialari buruz ere (% 11,10).
Bigarren eskuko ibilgailuak
Bigarren eskuko ibilgailuen kasuan, ez-betetze guztiak Araban antzeman dira. Egindako 7 ikuskapenetatik 4 Araban izan dira eta 4retan ez-betetzeak antzeman dira (ikuskapen guztien % 57,14).
Antzemandako ez-betetzeak ibilgailu berrietan egiaztatutako horien antzekoak dira:
Kontratuaren aurreko informazioari dagokionez:
- Ez da informaziorik ematen ibilgailua entregatzeko prozedurari buruz eta enpresaburuak ibilgailua entregatzeko konpromisoa hartzen duen datari buruz (% 66,70).
- Ez da informaziorik ematen ordaintzeko prozedurari buruz (% 50).
- Ez da informaziorik ematen saldu ondoko zerbitzuen eta merkataritza-bermeen existentziari eta baldintzei buruz (% 50).
- Ez da informaziorik ematen kontsumitzaileari jasanarazten zaizkion gastu gehigarriei buruz —garraioa, finantzaketa, etab.— (% 20).
Finantzaketa hartzen den kasuetan, ez da jakinarazi zein den atzerapenaren ziozko interes-tasa, eta, gainera, ez da agertzen atzera egiteko eskubidea dagoenik (bakoitzak % 50).
Beste ez-betetze esanguratsu batzuk honako hauek dira: kredituaren osagarriak diren zerbitzuei buruzko informaziorik eza, bereziki aseguruaren kasuan, nahitaezkoak direnean (% 20), eta ez-ordainketen ondorioei buruzko oharrik eza (% 20).
Ondorioak
Egindako ikuskapen guztien artean, kasuen % 56,25ean jarri dira zehapenak.
2020an bezala, Araban % 100eko ez-betetzeak egon dira berriro. Bizkaian, bestalde, dirudienez 2020an antzemandako ez-betetze gehienak zuzendu egin dira.
Azken aldaketako data:



