'Arbitraje-bereizgarria behar ez bezala erabiltzea' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Kontsumoko Arbitraje Sisteman parte hartzeari uko egin zioten merkataritza-establezimenduek beren lokaletan arbitraje-bereizgarririk jarrita ez zutela egiaztatzea.
Noiz egin zen
Kanpaina 2014ko azaroaren 10etik 14ra egin zen, egun biak barne.
Egindako jarduerak
2012an, 2013an eta 2014an Kontsumoko Arbitraje Sisteman parte hartzeari uko egin zioten establezimenduak ikuskatu dira. Euskadin, guztira: 50 establezimendu.
Emaitzak
Eginiko 50 jardueretatik 49tan egiaztatu zen Kontsumoko Arbitraje Sisteman parte hartzeari uko egin zioten merkataritza-establezimenduek ez zutela beren lokaletan arbitraje-bereizgarririk jarrita.
Kasu bakar batean egiaztatu zen ez zuela alor honetako arautegia betetzen. Establezimenduko arduradunari esan zitzaion Kontsumoko Arbitraje Sistematik baja eman ondoren ezin dela atxikitze-bereizgarririk ikusgai izan, eta, errekerimendua egin ondoren, kendu egin zuen.
Ondorioak
Izandako emaitzetatik egiaztatu zen kasu gehienetan (% 98) Kontsumoko Arbitraje Sisteman parte hartzeari uko egin zioten establezimenduek utzi ziotela beren lokaletan arbitraje-bereizgarririk erakusteari.



