'Behi-haragi gisa merkaturatutako eta/edo etiketatutako elikagaiak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Europar Batasunaren xedapenen arabera eta, hala badagokio, estatukoen arabera, kanpainan barne hartutako produktuek etiketan edo bilgarrian behar bezala adierazi gabeko zaldi-haragia zeukaten edo, bilgarririk gabeko elikagaien kasuan, kontsumitzaileei horren presentziaren berri ematen ote zitzaien argitzea.
Noiz egin zen
2014ko maiatzaren 14an egin da kanpaina. Zaldi-haragiaren presentziarekin lotuta, behi-haragi gisa etiketatutako produktuetan iruzurrak eta informazio eza saihesteko 2. Kontrol Plan Koordinatuaren esparruan –Europar Batasunak bultzatutakoa– egin da kontrola.
Egindako jarduerak
Laginak AECOSANek finkatutako jarraibideen arabera hartu ditugu, Euskadin egoitza izanik kanpainaren xede diren produktuak ekoitzi edo banatzen dituzten establezimenduetan, eta CICCra (Kalitatea Ikertzeko eta Kontrolatzeko Zentroa) helarazi ditugu, azter ditzaten.
Ondorioak
Lortutako emaitzen arabera, ikuskapen-kanpaina honetan kontrolatu ditugun behi-haragi gisa merkaturatutako eta/edo etiketatutako elikagaien etiketatzeak aplikatu beharreko araudian finkatutako baldintzak betetzen ditu.