'Haur-arropa: sokak eta lokarriak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Kanpaina honetako ikuskaritza-jardueren helburu nagusia zen egiaztatzea haur-jantziek ez dituztela horrelako produktuetan izaten diren arrisku handienak: sokak burualdean, lepoaldean eta gerrialdean, lokarriak jantziaren behealdean, bikinietan, eta abar.
Noiz egin zen
Kanpaina bi fasetan egin zen: 2014ko maiatzean (udaberri-udetako haur arropa) eta 2014ko irailean (udazken-neguetako haur-arropa). Europako Batzordeak programatutako kanpainen barruan, kontrol-kanpaina hori egitea planifikatu zen, araudi aplikagarriari dagokionez aipatu zehaztapenak betetzen zirela eta erabilerako segurtasunera eta araudira egokituta zeudela egiaztatzeko.
Ondorioak
Egindako ikuskaritzetatik, eta aurkitutako ez-betetzeak kontuan hartuta, ondoriozta liteke txikia dela kontsumitzaileentzat haur-arropak sokak eta lokarriak izatearen ondoriozko arriskua, kontrolatutako modelo guztietatik bi soilik sartu direlako azkenean Alerta Sarearen Sisteman. Hala ere, produktu horiek Estatuan bezala Europan ere urtero sortzen dituzten alerten kopurua handia dela eta, uste dugu komeni dela kanpaina horiekin jarraitzea.



