Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

'Laser-produktuak. Imitaziozko armak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Xedea

  • Egiaztatzea produktuek betetzen dituztela ezartzekoak zaizkien segurtasun-arauak eta egiztatzea etiketako datuak, gutxienez, hizkuntza ofizialean daudela.
  • Egiaztatzea produktu, enbalaje eta/edo jarraibide eta oharren dokumentuan datu teknikorik badatorren, zein motatako laserra den, zer potentzia duen, zein den uhinaren luzera eta abar azaltzen duenik.

Noiz egin den

2011ko irailaren 6tik 12ra bitartean, biak barne. Europar Batasunak programatutako kanpainen barruan, non Estatu kide guztiek parte hartzen duten, laser-produktuen laginak hartzeko kanpaina hori antolatu da.

Egindako jarduerak

Euskadiri laserrezko imitazio-armen arauzko bi laginketa egitea dagokio. Kontrola honako denda hauetan egin zen: armategiak, denda berezituak, azalera handietako kirol-atalak, bazarrak eta prezio txikiko dendak.

Emaitzak

7 bazar edo prezio txikiko denda ikuskatu dira, baina ez da aurkitu laginak hartu nahi ziren objekturik.

2 arma-denda ere ikuskatu dira, baina ez da ikuskatu nahi zen produkturik aurkitu.

Lagin bat hartu da, hau da, aurreikusitako programazioaren % 50, prezio txikiko establezimendu batean, eta saiakuntzen emaitzen zain gaude.