Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

'Osasungarri aitorpena duten elikagaiak etiketatzea eta horien osagaiak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Xedea

Kanpainaren ondorioetarako, 'propietate osasungarrien aitorpena' esatean zera ulertu behar da: elikagai-kategoria baten, elikagai baten edo horren osagaien eta osasunaren artean lotura bat badagoela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duen edozein adierazpen. Aitortza horiek ez dira modu faltsu, zalantzazko edo engainatzailean erabili behar: zalantzarik ez sortzeko beste elikagai batzuen segurtasun edota nutrizio-egokitasunean; ez bultzatzeko edo onartzeko elikagai baten gehiegizko kontsumoa; ez baiezta, iradoki edo ulertarazteko dieta orekatu eta anitzak ezin dituela mantenugai-kopuru egokiak eman, orokorrean.

Arauak adierazten du, baita ere, propietate osasungarrien aitorpenak onartuko direla, baldin eta soilik baldin, ondorengo informazio hau sartzen badute, besteak beste, etiketetan, eta etiketarik ezean, aurkezpenean eta pulbizitatean:

  • Dieta orekatu eta askotarikoak eta bizimodu osasungarriak duten garrantzia azalduko duen adierazpen bat.
  • Zeintzuk diren beharrezko elikagai-kopuru eta kontsumo-patroi egokiak, adierazitako eragin onuragarria jasotzeko.
  • Egoki balitz, elikagai hori kontsumitu ezin duten pertsonei zuzendutako adierazpena.
  • Ohartarazpen egoki bat, gehiegi kontsumituz gero zenbait produktuk arriskuak ekar dezaketela dioena.

Xedea da egiaztatzea, dagokien saiakuntzekin, laginketa bidez kontrolatutako elikagaiek betetzen dituztela etiketa eta osagaiei buruz araudiak exijitutako eskakizunak.

Noiz egin den

2011ko irailaren 1etik 9ra bitartean, biak barne.

Egindako jarduerak

Bitamina eta/edo mineraldun esnearen 10 lagin-adierazle bilketa. Behin laginak hartuta, Kalitatea kontrolatzeko ikerketa-zentroko laborategira bidaliko dira, analisia egiteko. Laginak honako leku hauetan hartu ziren: azalera handietako, supermerkatuetako eta/edo janarien banaketa-kateetako elikadura-sailak.

Emaitzak

Saiakuntzak guztiek emaitza egokiak izan dituzte; agerian utzi dute produktu horien etiketetan datorren informazioak betetzen duela arautegian xedatutakoa.