'Ume-arropak 14 urtera arte' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Kontsumoko Zuzendaritza kanpaina hori egiteko arrazoiak, besteak beste, honako hauek izan dira: 14 urte arteko haurrentzako arropa piloa jarri izana alerta-sarean eta RAPEXean, araudiak debekatutako lokarriak edo estutzeko sokak edukitzeagatik. Xedea da egiaztatzea, dagozkien metodoak erabilita, honako hauekin zerikusi duten alderdiak:
- Etiketatzea.
- Osagaiak.
- Lokarri edo soken segurtasuna.
Noiz egin den
2011ko apirilaren 1etik 10era bitartean, biak barne.
Egindako jarduerak
10 lagin hartzea honako hauen artetik: haur eta gazteentzako ume-arropa (7 urtetik 14ra bitartean), haur txikientzako ume-arropa (jaiotzetik 7 urtera bitartean, 134cm edo gutxiagoko garaierarekin) eta haurrentzako kanpoko arropa, jaiotzetik 3 urtera bitartean. Arropak honako leku hauetan hartu dira: prezio baxuko gauzak saltzen dituzten dendak, haurrentzako produktuak saltzen dituzten denda txikiak, eta beraien jarduera nagusia ume-arropak saltzea izan ezta ere, denbora bat horretan ematen dutenak (adib.: arropa, imitaziozko bitxiak, opariak saltzen dituzten dendak).
Emaitzak
Hartutako 10 laginetan saiakuntzak eginda zera egiaztatu da:
- 2 jantzik emaitza zuzenak eman dituzte aztertutako alderdi guztietan.
- Jantzi baten etiketan irregulartasunak agertu dira, batetik, produktuaren arduraduna nor den identifikatzeko, eta bestetik, desberdinak direlako etiketan azaltzen diren osagaiak eta laborategian, modu kuantitatiboan, jasotako emaitzak.
- Analizatutako gainerako 7 jantziek erabat zuzenak ez diren emaitzak eman dituzte, artikulu horiek eduki behar duten segurtasun-maila dela eta, arropen hainbat lekutan eduki ditzaketen lokarri eta sokak tarteko. Haatik, alerta-sarean jarri behar dira eta merkatutik atera.



