Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

'Umeentzako mozorroak eta maskarak, biboteak, bizarrak, kapelak eta ileordeak' kanpainaren emaitzak

Xedea

Saiakuntza analitikoen bidez egiaztatzea haurrentzako mozorro-gaiek eta inauterietako maskarek, biboteek, bizarrek, kapelek eta ileordeek betetzen dituztela aplikagarri zaizkien segurtasun-arauak. Horiek ez die nahikoa segurtasunik eskaintzen kontsumitzaileei, eta, bereziki, haurrei, eta, beraz, kontsumo-agintariei alerta-sarearen sisteman sartu behar dituzte, eta merkatutik erretiratu. Urte osoan egoten dira merkatuan, baina bereziki garai jakin batean: inauterietan.

Noiz egin den

2011ko urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra, biak barne.

Egindako jarduerak

Arauzko 10 lagin hartzea, haurrentzako mozorroen, eta inauterietako maskaren, biboteen, bizarren, kapelen eta ileordeen artetik. Bazarrak eta prezio baxuko gauzak saltzen dituzten dendetan, eta txantxarako eta festarako gaiak saltzen espezializatuta dauden dendetan hartu zituzten.

Emaitzak

Programatutako 10 lagin hartu dira, ileordeenak, inauterietako kapelenak, mozorroenak eta gorputzeko margoenak.

Zera egiaztatu da:

  • 7 laginek emaitza zuzenak eman dituzte.
  • 2 laginek segurtasun-arazoren bat dutela erakutsi dute, sukoitasun-betekizunak ez dituztelako betetzen, eta alerta-sarearen sisteman sartu dira.
  • Lagin batek ez zuen etiketa-betekizunik betetzen, eta, eskumen-arrazoiak tarteko, produktuaren arduradunaren egoitza dagoen autonomia erkidegoko Kontsumo Zuzendaritzara bidali da.