Kontroleko asken txostena 05/24.- 06 kategoria - "Marmeladak"
Helburua
Kontrol hau Kontsumobideren Kontrol Sistematikoaren Urteko Planean sartuta dago, eta hiru helburu izan ditu:
- Produktuen etiketatze zuzena egiaztatzea.
- Txikizkako operadoreak kontrolatzea.
- Merkatua zuzentzeko, dagozkion neurri zuzentzaileak eta zehatzaileak hartzea.
Kontrolaren garapena
Bizkaiko lurralde-zerbitzuak 25 ikuskapen egin ditu protokolo bidez, 2024ko martxoaren 11tik apirilaren 5era bitartean.
Hainbat kontrol mota egin dira: batetik, produktua kontrolatu da, eta, bestetik, txikizkako operadoreak.
Aurrez aurreko ikuskapenari eta laginak hartzeari dagokienez, 19 marmelada kontrolatu dira Bilbon kokatutako txikizkako banatzaileetan.
Operadorearen kontrolari dagokionez, Bilboko txikizkako 6 saltokiren linealak egiaztatu dira. Zehazkiago esatearren, ordainketa-informazioa, entrega-epeak eta erreklamazioak, prezioak, eskaintzak, hizkuntza-baldintzak, merkataritza-praktika desleialak eta erreklamazio-orriak eta kartela kontrolatu dira.
Lortutako emaitzak
Ikuskatutako 19 marmeladetan 6 ez-betetze antzeman dira, hau da, % 31,5. Ez-betetze horiek etiketako nahitaezko aipamenei buruzkoak ziren, elikagai-enpresaren operadoreari buruzko informazioa eta errakuntza eragin baitezake.
Ondorioz, 6 zehapen-proposamen izapidetu dira.
Txikizkako operadoreen kontrolari dagokionez, emaitzak oso onak izan dira, ez baita ez-betetze bakar bat ere antzeman.
Azken aldaketako data:



