Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Kontroleko azken txostena 14/23.- 1.5 programa - "Leungarri likidoak"

Helburua

Araudia betetzen dela eta kontrolatutako leungarriek interes publikoentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea.

Kontrolaren garapena

Kontrola bikoitzaizan da: zehatzailea, aurrez aurreko kontrolari dagokionez eta aurrera begirakoa, online kontrolari dagokionez.

Azpimarratu behar da gaur egun araudiak ez duela berdin behartzen aurrez aurre saltzen diren produktuen etiketatzea eta webguneetako informazioa, baina interesgarritzat jo dugu kontsumitzaileek duten informazioa ezagutzea.

Etxeko erabilerarako diren  hamar leungarri likido kontrolatu ziren Arabako establezimenduetan, urriaren 2tik 27ra bitartean, eta zuzeneko salmentako bost webgune, Estatuaren barruan produktuak bidaltzen dituztenak. Horrez gain, leungarri baten laginak hartu dira laborategian aztertzeko. Arreta berezia jarri zen bazarretan, prezio baxuko dendetan eta prezio baxuko webguneetan.

Lortutako emaitzak

Arau-hauste arin bat antzeman zen dendetako kontroletan, eta beste arau-hauste arin bat online kontroletan. Bi kasuetan, arau-haustea berbera zen: ontziek fruten irudiak erakusten zituzten, eta hori debekatuta du ordenamenduak, pertsonen osasunean eragin dezaketen nahasteak saihesteko asmoarekin.

Ondorioak

Lortutako emaitza onak direla eta, ez da beharrezkoa aurrez aurreko kontrolak errepikatzea, baina gomendagarria da online kontrolak errepikatzea eta horietan sakontzea.

Azken aldaketako data: