Kontserbak oliba-oliotan (arrain-kontserbak izan ezik) eta patata frijituak oliba-oliotan
Kanpainaren helburua eta izaera.
Helburua informazioa kontrolatzea eta informazioaren egiazkotasuna lortzea izan da. Produktu horiek saltzeko baldintza teknikoak eta merkataritza-jardunbideak ere aztertu dira. Kanpainak izaera zehatzailea izan du osasunerako arriskutsuak diren ez-betetzeak antzeman direnean.
Kanpainaren garapena
Kanpaina 2022ko maiatzaren 19tik ekainaren 3ra bitartean egin da. Guztira, 30 jarduera egin dira, 25 protokoloz (7 Araban, 8 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan), eta, horrez gain, Bizkaian, 5 lagin hartu eta aztertu dira, azken hauek soilik patata frijituenak oliba-oliotan.
Kanpaina horren barruan, ofiziozko ikuskapenak egin dira, bisitatutako establezimenduetan erreklamazio-orriei, informazio-kartelei eta tiketen emisio-kontrolari buruz.
Lortutako emaitzak
Protokoloaren araberako ikuskapenetan, ez-betetzeak % 60 izan direla detektatu da.
Ez-betetze ohikoena produktuaren identifikazioarekin lotuta dago; zehazki, oliba-olioari eta horrek produktuan duen ehunekoari buruzko adierazpenekin. Arau-hauste hori kasuen % 23,53an detektatu da.
Protokoloen % 11,76an hauteman denez, produktuaren izenarekin batera «Oliba-oliotan» adierazpena sartuta, osagaien zerrendan ez da behar bezala islatu, ez oliba-olio mota, ez produktuaren gaineko ehunekoa.
Azkenik, produktu-loteari buruzko informazioari dagokionez, arau-hausteak % 8,82 izan dira.
Bizkaian hartutako oliba-oliotan frijitutako pataten laginetan, kasuen % 60an araudiaren arau-hausteak aurkitu dira.
Ondorioak
Gomendagarritzat jotzen da ikuskapen-kanpaina horrekin jarraitzea hurrengo ekitaldietan.
Azken aldaketako data:



