Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

'Kordoiak dituzten haur-arropen laginak hartzearen' kanpainaren emaitzak

Helburua

Haurren arropako segurtasun-zehaztasunak betetzen direla egiaztatzea, bereziki zainduta buruaren, lepoaren, atzealdearen eta gerriaren inguruan dauden kordoi luzeak.

Ikuskatutako produktuak

Kordoiak dituzten haur-arropak.

Egindako jarduerak

  • Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak 5 lagin hartu ditu eta Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuak beste 5.

  • Etiketen datu guztiak jaso dira, eta argazkiak atera dira.

Emaitzak

  • 10 laginetik 2k bakarrik betetzen zuten araudia, eta, beraz, gainerako 8ak alerta-sarean sartu ziren. 

Ondorioak

  • Laginen % 80k ez zuen betetzen araudia, baina itxuraz arau-hauste horretarako joera izan dezaketen laginak jaso dira.
  • Kontrol-kanpaina gehiago egitea komeni da.

Azken aldaketako data: