Maskara higienikoen laginak hartzea batez ere sareta-maskarenak
Helburua
Maskara higienikoen informazio- eta merkaturatze-baldintzak ezartzen dituen otsailaren 11ko CSM/115/2021 Agindua betetzen dela egiaztatzea, arreta berezia jarriz sareta-maskarei.
Laginen gainean egin diren zehaztapenak:
- Etiketak berrikustea
- BFE (bakterio-iragazketa.
Ikuskatutako produktuak
Maskara higienikoak, etiketetan honako zehaztapen tekniko hauek betetzen dituztela adierazten dutenak: UNE 0064-1: 2020, UNE 0064-2: 2020 edo UNE 0065:2020.
Horretarako, aipatutako maskarak merkaturatzen dituzten establezimenduetara jo da.
Kanpainaren nondik norakoak
Kanpaina zehatzailea izan da; 2021eko martxoan, apirilean eta maiatzean gauzatu da. 83 ikuskapen egin dira guztira hiru lurralde historikoetan, eta 28 lagin hartu dira, honela banatuta:
- Araba: 5 (saretadunak 0)
- Bizkaia: 14 (saretadunak 6)
- Gipuzkoa: 9 (saretadunak 2)
Lortu diren emaitzak
Bakterio-iragazketaren 28 analisi eta 28 etiketa-azterketa egin dira. Analisia eta berrikuspena 28 maskaretan egin dira, eta horietako 8 sareta-maskarak izan dira.
Bakterio-iragazketaren emaitzak (BFE):
11 maskara higienikok (8 sareta-maskara) ez zuten betetzen BFEri dagokionez aplikatu beharreko araudian ezarritakoa.
- Bidalitako sareta-maskara higienikoen laginen % 100ek (8) ez zituzten BFEren datuak betetzen. Emaitzen txostenak iragazketa-maila baxuak erakusten ditu: baliorik baxuena % 9,8 izan da eta handiena % 27,5.
- Bidalitako maskara higienikoen (saretakoak ez zirenen) laginen % 15ek ez zituzten BFEren balioak betetzen. Kasu honetan, datuek iragazketa-maila altuak erakusten dituzte, ez-betetzeak gorabehera: baxuena % 76,4 eta altuena % 91,1.
Etiketen egiaztapenak:
3 maskara higienikok betetzen zuten CSM/115/2021 Aginduan ezarritakoa, hau da, kanpainan kontrolatu diren maskaren % 10,71k.
25 maskara higienikok punturen batean ez zuten betetzen aplikatu beharreko araudian ezarritakoa, hau da, kanpainan kontrolatutako maskaren % 89,28k.
Etiketei lotutako ez-betetzeen artean, honako hau izan da ohikoena:
- Etiketetan nahitaez agertu beharreko zehaztapen guztiak ez zeuden gutxienez gaztelaniaz idatzita (kontrolatutako maskaren % 89an gertatu zen hori).
Beste ez-betetze esanguratsu batzuk ere izan dira:
- Etiketek ez zuten maskararen osaera jasotzen (kontrolatutako maskaren % 68an).
- Ez da agertzen produktua gaixotasun-sintomarik gabeko biztanleei zuzenduta ez dagoelako oharrik (kontrolatutako produktuen % 61ean).
- Hauteman da batzuetan ez zela sartzen saiakuntza-txostenaren erreferentzia-zenbakia, ezta hura egiteko erabilitako araua (saiakuntza-metodoa) edo laborategia ere. Bestalde, produktu berrerabilgarrietan, fabrikatzaileak adierazitako garbiketa-ziklo guztien aurretik eta ondoren lortutako datuak agertu beharko lirateke gutxienez, eta gero, gomendatutako garbiketa- eta lehortze-metodoa. (Kontrolatutako produktuen % 64an).
- Haurrei zuzendutako produktuen % 60k irregulartasunen bat zuten: ez zen «haur» hitza agertzen edo hartzaileak argi adierazten zituen beste edozein hitz, edo ez zen agertzen honako ohar hau: «Oharra: heldu batek gainbegiratuta erabili behar da». Eta garrantzi txikiagoko beste gorabehera batzuk.
Azken aldaketako data:



