'Patearen eta foie grasaren kontrola eta ikuskapena' izeneko kanpainaren emaitzak
Helburua
Helburua izan da etiketetan «pate» eta «foie gras» deiturak behar bezala erabiltzen direla egiaztatzea, arau-eskakizunei jarraituz. Gainera, kanpainari esker, egiaztatu ahal izan da elikagai horiek ezinbesteko nutrizio-informazioa biltzen duten ala ez.
Noiz egin zen
Kontrola maiatzaren 9tik maiatzaren 12ra bitartean egin zen, autonomia-erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) 2017rako elkarrekin planifikatutako kanpainen programaren barruan.
Egindako jarduketak
Kanpainan hiru lurralde-zerbitzuek parte hartu dute, eta produktu mota hori merkaturatzen duten mota guztietako saltegietan egin da.
Kontsumobidek bost lagin hartu ditu laborategira igortzeko.
Emaitzak
Laborategira igorritako laginen % 80k betetzen zituen etiketan adierazitako izendapena izateko arauzko baldintzak.
Ondorioak
Ez-betetzeen kopuru txikia dela eta, ez da gomendagarria kanpaina hori epe laburrean berriz egitea.
Azken aldaketako data:



