Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

'Plastifikatutako jostailuen gaineko kanpaina europarraren' emaitzak

Helburua

Etiketen araudia betetzen dela egiaztatzea.

Ikuskatutako produktuak

Ikuskatutako jostailu guztien zati bat, gutxienez, plastiko bigunez (PVC) eginda dago eta ahoan sar daiteke (5 zentimetrotik beherako diametroa).

  • Giza itxura duten plastikozko panpinak.
  • Jostailu puzgarriak. Uretan erabiltzeko badira, ez dira ikuskatzeko aukeratu ez flotagailuak, ez mahukak.
  • Plastiko bigunez egindako (PVC biguna edo malgua) jostailuzko liburuak.
  • Bainurako edo sakatu/zanpatzeko jostailuak. 

Egindako jarduerak

  • Arabako Lurralde Zerbitzuak jostailu bat aztertu du aukeratutako atal bakoitzeko.
  • Jostailuaren, bere etiketen eta bere bilgarrien argazkiak atera dira.

Emaitzak

  • Aztertutako jostailu guztiek betetzen dute aplikagarri zaien araudia.

Informazio osagarriak

AECOSAN http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/consumo/subseccion/programa_europeo_c.htm

PROSAFE http://www.prosafe.org/images/Documents/JA2015/Reports/PROSAFE_Final_Technical_Report%20-%20TOYS-JA2015%2009.04.2018.pdf

Azken aldaketako data: