Kontsumobide

Indarrean da aurretiko hitzordu zerbitzua

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak aurrez aurreko arreta berreskuratuko du ekainaren 1etik aurrera. Kontsumitzaileen arreta egokia eta osasuna bermatzeko, ordua eskatzeko sistema bat erabiliko da. 

Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea Kontsumobideko bulegoetara sartzeko; osasuna bermatzeko, pertsona bakarra joan ahal izango da hitzordura. 

Hitzordua kontsumobideren webgunean edo telefonoz ere eskatu beharko da, eta bi zerbitzutarako egongo da eskuragarri.

  1. Erregistro-zerbitzua: erreklamazioak eta, oro har, dokumentazioa aurkezteko aukera ematen du, eta erreklamazio-orriak erostekoa ere.
  2. Kontsulta-zerbitzua:kontsumo arloko aditu batekin egoteko aukera ematen dizu, kontsumitzaile gisa dituzun eskubide eta betebeharrei buruzko aholkuak jasotzeko. Denbora-tartea 20 minutura mugatuta egongo da. 

Kontsumobidek gomendatzen dizu hitzordura prestatutako dokumentazio guztiarekin joatea, haren eraginkortasuna handitzeko. Beraz, garrantzitsua da kontsumitzaileak kontsultaren arrazoiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia biltzea (kontratua, fakturak, publizitatea, etab.) eta hitzordura kontsultaren kopia batekin joatea. 

Edozein arrazoi dela-eta hitzordura joaterik ez baduzu, hitzordua ezeztatzea eskatzen dizugu, beste pertsona batek aukera izan dezan. 

Nolanahi ere, Kontsumobidek telefono bidezko arreta edo online bidezkoa gomendatzen jarraitzen du.