Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutoa, Kontsumo Ministerioarekin eta CNMCrekin elkarlanean ari da prezioen ezarpena behatu eta abusuzko jardunbideak baztertzeko.
Aginduak espekulatzaileek COVID19k sortutako osasun krisiaz baliatuz gehiegizko prezioak ezar ditzaten saihestu nahi du. Lan horretan, Kontsumobidek kontsumo erakundeen laguntza du, eta baita kontsumitzaileen elkarteena eta KIUBena ere.
Zabalik dauden denden arduradunen, autonomoen eta langileen jarrera eredugarria ari da izaten, baina, zoritxarrez, espekulatzaileek krisi hau ere baliatu nahi dute. Kontsumitzaileek gehiegizkoa iruditzen zaien edozein prezio igoera salatu dezakete, bereziki oinarrizko produktuena. Salaketa kontsumobideko web orrialdean egin daiteke



