Produktuen erosketa Internet bidez
Helburua
Internet bidez saltzen duten enpresek produktuari, zerbitzuari, erosketa-prozedurei eta bermeei buruz arrazoizko erabaki bat hartzea ahalbidetuko dien informazio guztia eskaintzen dietela ziurtatzea, indarrean dagoen araudiarekin bat eginez.
Kanpainak zehapen-izaera du.
Burutze-data
2018ko azaroa eta abendua.
Egindako jarduketak
Bi motatako jarduketak burutu dira. Alde batetik, 50 protokolo gauzatu dira, 20 Araban, 10 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. Kasu guztietan sozietate-egoitza Espainian duten webguneak aztertu dira, eta haien garrantziaren arabera, 5 sektore ikuskatu dira: arroparena, oinetakoena, etxetresna txikiena/elektronikarena, jostailuena eta etxeko hornidurarena/altzariena.
Bizkaian hiru produkturekin erosketak egin dira sektore bakoitzean, ondoren, atzera egiteko eskubidea baliatzeko.
Emaitzak
% 60ko ez-betetzea antzeman da.
Antzemandako ez-betetzeen % 52an, ez-betetze hori EBko auziak online ebazteko plataformarako identifikazio bidezko sarbide erraza ematen duen loturarik ez egoteagatik gertatu da.
% 14k ez zuen atzera egiteko inprimaki-eredurik.
% 14k ez zuen izaera iraunkorreko produktuen bermeari buruzko informaziorik.
% 6k ez zuen ematen ordaindutako zenbatekoaren itzulketari buruz saltzaileak eman beharreko informaziorik.
Egindako erosketen % 13an atzera egiteko eskubidea baliatu ondoren ordaindutako zenbatekoa itzultzeko epea gainditzen da, eta webgune batean ikusi da entregatze-epea 30 egun baino gehiagokoa zela.
Ondorioak
Ez-betetze gehienak EBko auziak online ebazteko plataformarako identifikazio bidezko sarbide erraza ematen duen loturarik ez egotearen ondorioz gertatu dira, baina uste da horren arrazoia 2013/11/EB Zuzentaraua Espainiako ordenamendu juridikora duela gutxi gehitu izana dela.
Etengabeko teknologia-aurrerapenak direla eta, aldian-aldian mota honetako kanpainak egitea gomendatzen dugu.
Azken aldaketako data:



