Txostena, Internet bidezko produktu-salmentaren ikuskapenerako kanpainari buruzkoa
Helburua
2018an eta 2019an ere egin zen ikuskapen-kanpaina hau, eta emaitzek adierazi zuten 2020an beste bat egitea komeni zela. Kanpaina iraunkorra da, urtero egitea erabaki baita.
Xedea da egiaztatzea ea Internet bidez produktuak saltzen dituen enpresariak informazio zabala ematen dion kontsumitzaileari honako hauei buruz: kontratu elektronikoa; produktuen izaera, funtsezko ezaugarriak eta prezioak; erosketa- eta kontratazio-prozedurak; ordainketa-moduak eta -prozedurak; atzera egiteko eskubidea; produktuen berme komertzialak eta salmenta-ondoko zerbitzuak.
Ikuskapen-kanpainak izaera zehatzailea du.
Kanpainaren nondik norakoak
Bi jarduketa mota egin dira:
Internet bidez erosteko webguneen kontrola:
50 ikuskapen-jarduketa egin dira egoitza soziala Espainiako Estatuan duten on-line salmentarako webguneetan, lurraldeka honela banatuta:
- Araban: 20
- Bizkaian: 9
- Gipuzkoan: 21
Gipuzkoan, jarduketa osagarri bat ere egin zen, zenbait erreklamazio jasotako on-line salmentarako enpresa baten webgunea kontrolatzeko.
Zehazki, 5 sektore kontrolatu ziren, on-line salmentaren bolumen handiena biltzen delako haietan:
- Arropa
- Oinetakoak
- Etxetresna elektroniko txikiak / Elektronika
- Jostailuak
- Etxerako tresnak / Etxerako hornidura / Altzariak
- Sektoreen banaketa lurraldeka:
|
ARABAKO L.Z. |
BIZKAIKO L.Z. |
GIPUZKOAKO L.Z. |
|
Arroparen sektoreko 10 produktu |
|
Oinetakoen sektoreko 10 produktu |
|
Jostailuen sektoreko 10 produktu |
Etxetresna elektroniko txikien eta elektronikaren sektoreko 11 produktu |
Internet bidezko erosketen kontrola
Jarduketa hori Bizkaian egin da, eta produktuaren erosketa aztertzen zen ikuskatutako webguneetan, erosketa egin ostean. Produktu guztiak etxerako tresnen, etxerako horniduraren eta altzarien sektorekoak ziren.
Erosketa horietan, aztertu da ea betetzen diren eskakizunak, eta ea errespetatzen den atzera egiteko epea.
Gauzatze-epea
- Urtarrilean eta otsailean egin da kanpaina.
Kanpainaren emaitzak
Guztira, 33 ez-betetze aurkitu dira; hau da, egindako ekintza guztien % 64,7an.
Internet bidez erosteko webguneen kontrola:
Webguneetako ez-betetze ohikoena da ez dutela estekarik jarri auziak on-line ebazteko EBko plataformara erraz iristeko moduan (% 40,4).
Hona hemen beste ez-betetze garrantzitsu batzuk:
- Ez da jarri atzera egiteko inprimaki-eredurik (% 38,6).
- Ez da ageri ondasunetarako legezko adostasun-berme bat dagoela dioen adierazpena (% 20,9).
- Ez da adierazi kontsumitzaileak atzera egin eta hurrengo 14 egun naturalen barruan itzuliko dela, beranduenik ere, hark produktuen truke emandako zenbatekoa (% 19,5).
- Ez da ageri enpresariaren saltokiaren helbide osoa, kontsumitzaileak kexak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko han (% 16,0).
Internet bidezko erosketen kontrola
Egindako erosketen % 30ean, atzera egiteko eskubidea baliatu ostean, erosketa-zenbatekoa itzultzeko epea aginduzko 14 egun naturaletik gorakoa izan da.
Beste ez-betetze nabarmen batzuk izan dira: nolabaiteko penalizazioak jarri zaizkiola atzera egiteari, edo salmentaren zenbatekoa ez dela itzuli kontsumitzaileak ordainketarako aukeratutako bide beretik (% 20, bi kasuetan).
Ondorioak
- Hobetu egin dira 2018ko eta 2019ko kanpainetako emaitzak. Izan ere, 2018an, ez-betetzeak ikusi ziren protokoloen % 82an, eta aurten egindako kanpainan, berriz, ehuneko hori % 64,70era jaitsi da.
- Gehien errepikatzen den ez-betetzea da, beste behin ere, ikuskatutako webguneetan ez dutela estekarik jarri auziak on-line ebazteko EBko plataformara erraz iristeko moduan.
Hortaz, kontuan hartuta webguneen urteroko kontrolak emaitza onak dakartzala, kanpaina hori urtero egiten jarraitzea gomendatzen da.
Izapidetu dira dagozkion espediente zehatzaileak.
Azken aldaketako data:



