'PSPak, ordutegi komertzialak eta erreklamazio-orriak' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzak eta Osasun eta Kontsumo Saileko Kontsumo Zuzendaritzak aztertu zuten ea komeni zen kontrol-kanpaina bat egitea, bi zuzendaritzetako ikuskatzaileek gauzatuko zutena. Xedea da egiaztatzea ondorengo alderdi hauek:
- Publikoarentzako salmenta-prezioa (PSP) ikusgai jartzea erakusleihoetako artikulu bakoitzean.
- Komertzio-ordutegiak ikusgai jartzea (irekiera-egunak eta -datak)
- Erreklamazio-orriak badituztela iragartzen duen kartela jartzea.
- Erreklamazio-orriak edukitzea.
Noiz egin den
2011ko maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean, biak barne.
Egindako jarduerak
Kontrola egin zen ehungintza, oinetako eta osagarrien (opari, poltsa, imitaziozko bitxi eta erlojuak) sektoreei dagozkien establezimenduetan.
Egiteko aurreikusitako ikuskapen-protokolo kopurua: 360.
Kanpainak izaera zehatzailea du, eta Zuzendaritza bakoitzak egoki diren zehapen-espedienteak hasiko ditu, bere eskumenen arabera.
Emaitzak
351 ekintza egin dira, akta eta ikuskapen-protokolo tarteko.
Zera egiaztatu da:
- EAEko ikuskapena egindako establezimenduen %10,26k ez ditu ikusgai erakusleihoetan salgai dauden produktuen prezio guztiak.
- Barruan ikusgai dauden produktuen prezioak ez daude egoki markatuta, edo ez daude ondo ikusteko moduan jarrita, establezimenduen %1,56an.
- Establezimenduen %3,99k ez du komertzio-ordutegia ondo erakusten.
- Establezimenduen %2,70ak ez du egoki betetzen erreklamazio-orriak badituztela iragartzen duen kartela jartzeko derrigortasuna, edota ikuskapen-unean, behintzat, ez zuten halakorik.
Ondorioak
Ikuskapen-protokoloan deskribatutako edozein ataletan akatsak azaldu dituzten establezimenduak zigortu egin behar direla irizten da, arau-hausteez egindako taulen arabera.
Establezimendua neurri-zuzentzaileak hartzekotan dela edo hartu dituela ikusi bada ere ikuskapen-aktaren batean, uste da aurrezarritako zehazpen-irizpideei eutsi behar zaiela.



