'Estimulatzaileak: kakaoa eta txokolatea' ikuskapen-kanpainaren emaitzak
Xedea
Saiakuntza eginez egiaztatzea:
- Fruitu lehorrik gabeko txokolateek etiketa-betekizunak betetzen dituzten
- Fruitu lehorrak dituzten txokolateetan aflatoxina-edukia zenbatekoa den, beharrezko saiakuntzak eginda.
Noiz egin zen
2012ko martxoaren 5etik 9ra, biak barne. Autonomia erkidegoen eta INC Kontsumoko Institutu Nazionalaren artean programatutako kanpainen barruan, fruitu lehor osoak dituzten txokolateen etiketak kontrolatu eta aflatoxinarik badagoen jakiteko kanpaina bat egitea aurreikusi da. Ikuskapen-protokoloaren bidez egingo da kanpaina, eta laginak hartuko dira.
Egindako jarduerak
Lehenengo parte honetan, laginak hartuko dira.
- Beste herrialde batzuetatik (Maroko, Hego Amerika, arabiar herrialdeak eta abar) ekarritako elikagaiak saltzen dituzten txikizkako establezimendu txikiak, eta txokolateetan eta gozotegietan egiten diren artisau txokolateetan espezializatutako dendak.
- 10 lagin adierazgarri hartuko dira; horietatik 6 fruitu lehor osoak (hurrak, intxaurrak, pistatxoak eta kakahueteak, besteak beste) dituzten txokolateenak eta beste laurak, txokolate-laginak.
- Laginak hainbat txokolate-motetatik har daitezke: txokolate hutsa, txokolate esneduna, tamaina handiko txokolate esneduna, txokolate zuria, txokolate betea, egiteko txokolatea, tamaina handiko egiteko txokolatea, eta txokolatezko bonboia.
Emaitzak
INC-ren azken txostena (kanpaina osoaren emaitza orokorrak).