'Jatorri-deiturako oliba-olio birjina estra' ikuskapen-kanpaina

Xedea

Oliba-olio birjina estra goi-mailako kategoriako oliba-olioa da, prozedura mekanikoen bidez olibatatik zuzenean ateratzen dena, eta 0,8 baino azidotasun-maila txikiagoa duena. Jatorri-deitura, berriz, aipamen geografiko bat da, zeina kalitate-parametro bereziak dituzten edo egin edo ekoizten diren lekukoak soilik diren ezaugarriak dituzten elikagaiei aplikatzen zaien.

Merkatuan saltzen diren olioek dagokien jatorri-deiturako arautegian eskatutako arau-betekizunak betetzen dituzten ikustea.

Parametro hauek aztertuko dira: etiketak, nahitaezko jarraibide gehigarriak, aukerako etiketak, salmenta-izena, koipearen azidotasun-maila azido oleiko eran adierazia, peroxidoen eta gantz-azidoen indizea, besteak beste.

Noiz egin zen

2012ko martxoaren 12tik 16ra, biak barne. Kontsumobidek, elikagaien kanpainen programazio autonomikoaren barruan, jatorri-deiturako oliba-olio birjina estraren laginak hartzeko kanpaina diseinatu du.

Egindako jarduerak

Jatorri-deiturako oliba-olio birjina estraren 10 lagin adierazgarri hartuko dira. Espainian jatorri-deitura asko dagoenez, EAEko lurralde historiko bakoitzak probintzia edo eskualde desberdinetako olioen laginak hartuko ditu.

Establezimenduak: Azalera handietako elikadura-atalak, establezimendu espezializatuak, elikagai-kateak eta elikagaien txikizkako saltoki txikiak.