'36 hilabetetik gorako haurrei zuzendutako jostailuak: Etiketatzea eta segurtasuna' ikuskapen-kanpaina
Xedea
Kanpaina honen bidez hartuko diren jostailu-laginek jostailuen segurtasunari buruzko abuztuaren 26ko 1205/2011 Errege Dekretuan eta jostailuen segurtasunaren gaineko UNE-EN 71-1 eta UNE-EN 71-2 arauan eskatutako segurtasun-betekizunak betetzen dituzten egiaztatzea.
Araudia:
- 1801/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, produktuen segurtasun orokorrari buruzkoa.
- 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duena.
- 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena (Hainbat legek aldatuta: Ekainaren 29ko 9/2007 legeak 67. artikulua indargabetzen du; ekainaren 25eko 7/2008 legeak 53.1 eta 62. artikuluak aldatzen ditu; eta otsailaren 9ko 2/2012 legeak 40.4, 41. eta 42. artikuluak aldatzen ditu eta 2. xedapen gehigarria gehitzen du).
- 2009/48/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko ekainaren 18koa, jostailuen segurtasunari buruzkoa.
- 1205/2011 Errege Dekretua, abuztuaren 26koa, jostailuen segurtasunari buruzkoa.
- UNE-EN 71-1:2006+A9 araua. UNE-EN 71-2 araua.
Noiz egin zen
2012ko apirilaren 20tik maiatzaren 5era bitartean, biak barne. Autonomia erkidegoen eta INC Kontsumoko Institutu Nazionalaren artean merkatua kontrolatzeko programatutako kanpainen barruan, 36 hilabetetik gorako haurrentzako jostailuen etiketatzea eta segurtasuna kontrolatzeko kanpaina hau egitea planifikatu da.
Kanpaina bi fasetan egingo da: laginak hartzea (2012ko apirilaren bigarren hamabostaldian), eta jostailuen etiketak kontrolatzea (2012ko azken hiruhilekoan).
Egindako jarduerak
Establezimenduak: jostailuak saltzen dituzten prezio merkeko dendak, bazarrak eta txikizkako dendak, biztanle gehien dituzten EAEko udalerrietakoak.
Establezimenduek 2011ko irailaren 1aren ondoren erosi dituzten jostailuen laginak hartuko dira (egun horretan sartu zen indarrean 1205/2011 Errege Dekretua).
- Arautegiaren arabera hartuko dira laginak: produktu bakoitzaren hiruna ale hartuko dira.
- 30 jostailu motaren laginak hartuko dira: jarduera-jostailuenak, osagai elektrikorik ez duten jostailu funtzionalenak, jaurtigai eta bentosak dituzten jostailuenak, mekanismo tolesgarriak edo irristagarriak dituzten jostailuenak, imanak dituzten jostailuenak, material hedagarriak dituzten jostailuenak, xaboi-burbuilak egiteko balio duten jostailuenak, haurra barrura sartu daitekeen jostailuenak eta patinenak: gurpildunak, lerro-patineak, ohol gurpildunak, patineteak eta haurrentzako jostailuzko bizikletak.
- Kanpaina honetan, besteak beste, parametro hauek aztertuko dira laborategian: etiketak, materialak, ertzak, puntak, jaurtigaiak dituzten jostailuen betekizunak, energia zinetikoa, mekanismo tolesgarriak edo irristagarriak, parte mugigarriak, sukoitasuna, dimentsioak, erresistentzia estatikoa, fluxu magnetikoa, material hedagarriak, haurra barrura sartu daitekeen jostailuen betekizunak.