'Ur gainean egoten laguntzen duten produktuak. Besoetako flotagailuak' ikuskapen-kanpaina
Xedea
Egiaztatzea –egin beharreko proben bidez– besoetako flotagailuek indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen balditza guztiak betetzen ote dituzten, hainbat alderditan; hala nola:
- Etiketak.
- Trakzioaren kontrako erresistentzia.
- Propietate mekaniko eta fisikoak.
- Ertzak.
- Elementu irtenak.
- Zulatzearen kontrako erresistentzia.
Noiz egin zen
2012ko maiatzaren 21etik 30era bitartean, biak barne. Kontrol-kanpaina hau besoetako flotagailuek aplikatzen zaien araudiak ezartzen dituen zehaztapenak betetzen ote dituzten egiaztatzeko egin da, autonomia-erkidegoek, Kontsumoko Institutu Nazionalarekin batera, antolatutako kanpainen barruan.
Egindako jarduerak
- Arauzko 20 laginketa. Laginketak besoetako flotagailuetan bakarrik egin dira. Kanpo geratu dira salbamendu-uztaiak, igeri-eserlekuak, salbamendu-jakak, bularreko bandak, motxilak eta ur gainean egoten laguntzen duen beste edozein produktu.
- Establezimenduak: prezio baxuko dendak, bazarrak, jostailuak saltzen dituzten txikizkako dendak, kiroletarako dendak, gune handietako jostailu eta kiroletarako sailak, etab.; betiere, biztanle asko duten Euskal Autonomia.