'Glutenik gabeko elikagaiak. Haragikiak eta hestebeteak' ikuskapen-kanpaina

Xedea

Zeliakoentzat egokiak diren produktuak honela definitu daitezke: beren osagaietan zeliakoei debekatutako zerealik ez dutenak (garia, garagarra, zekalea, gari zuria, kamuta eta oloa).

Kanpainaren xedea da analisi bidez egiaztatzea salmentan izan eta “glutenik gabea” etiketa duten elikagaiek beren osagai, kontserbagarri edota edulkoratzaileetan benetan ez dutela glutenik.

Araudia:

Noiz egin zen

2012ko ekainaren 11tik 15era bitartean, biak barne. Kanpaina hau Kalitatearen Azterketa eta Kontrol Zentroak (CICC delakoa) proposatu dituen kanpainen artean dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) eta Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZE) ekintza bateratuak egiteko daukaten lankidetza-hitzarmenaren arabera, Kontsumobideri dagokio glutenik gabeko elikagaien laginak hartzeko kanpaina egitea.

Egindako jarduerak

Fase honetan haragikien eta hestebeteen laginak baino ez dira hartuko. Kanpainatik kanpo geratuko dira elikagai gordinak; hala nola, hanburgesak, haragi-bolak, saltxitxa freskoak, etab.

15 lagin adierazgarri hartzea, jarraian aipatzen diren produktuen artean (produktu-mota bakoitzeko egin behar den laginketa-kopurua azaltzen da):

  • 1. mota – Txorizoa eta saltxitxoia. 6 laginketa.
  • 2. mota – Choppeda, mortadela, urdaiazpiko egosia. 5 laginketa.
  • 3. mota – Saltxitxa prozesatuak, haragi-kontserbak eta aurreko motetan sartu gabeko beste batzuk. 4 laginketa.