Kontsumobide

'Moldeko ogiaren ikuskapena eta kontrola' izeneko kanpainaren emaitzak

Helburua

Helburua izan da egiaztatzea ea moldeko ogiaren etiketek biltzen duten araudiak eskatutako ezinbesteko informazioa. Gainera, Kontsumobidek laginak bidali ditu Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC), horietako produktu batzuk aztertzeko.

Noiz egin zen

Kontrola martxoaren 27tik apirilaren 21era bitartean egin zen, autonomia-erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) 2018rako elkarrekin planifikatutako kanpainen programaren barruan.

Egindako jarduketak

Kanpainan hiru lurralde-zerbitzuek parte hartu dute, eta supermerkatuetan, azalera handietan eta produktu mota hori merkaturatzen duten beste saltegi batzuetan egin da.

Guztira, ikuskariek 25 protokolo-jarduketa egin dituzte, hau egiaztatzeko: aurrez zerrenda batean zehaztutako betebehar guztiak betetzen dituztela aztertutako moldeko ogiek. Gainera, bost lagin hartu dituzte Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) igortzeko.

Emaitzak

Kanpainari esker, berretsi ahal izan da aztertutako produktu guztiek etiketen araudia betetzen dutela.

Ondorioak

Betetze-maila handia dela eta (% 100), ondorioztatzen da ez dirudiela beharrezkoa denik epe labur edo ertainean kontrola berriz egitea.

Azken aldaketako data: