Kontsumobide

'14 urtetik beherakoentzako mozorro-jantziak: etiketak eta segurtasuna' kanpainaren emaitzak

Helburua

Kanpainaren helburua honako hau izan da: 14 urtetik beherakoentzako mozorro-jantziek araudi indardunean ezarritako lege-eskakizunak betetzen dituztela eta kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat seguruak direla egiaztatzea.

Kanpaina zehatzailea izan da.

Noiz egin zen

Urriaren 1etik 19ra bitartean egin da kontrola, Kontsumobide - Euskal Kontsumo Institutuaren Kanpainen Urteko Planaren barruan, hain zuzen ere 2018. urterako onartutako planaren barruan.

Egindako jarduketak

Protokoloari jarraituz 49 jarduketa egin dira. Arabako Lurralde Zerbitzuak 15 ikuskapen egin ditu, Bizkaikoak 20 eta Gipuzkoakoak 14.

Protokoloan CE markarik gabeko mozorro-jantziren bat aurkitu izan denean, immobilizatu egin dira establezimenduak stock-ean zeuzkan unitateak, behar ziren jarduketak egiteko.

Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak kanpainaren osagarri diren jarduketa batzuk egin ditu. Kanpainaren xede den produktua ikuskatzera joan den establezimenduetako batean egiaztatu du zenbait mozorro-jantzik ez zutela CE markarik, eta salgai horiek immobilizatu egin ditu.

10 lagin-bilketa egin dira, 5 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan.

Emaitzak

Ez-betetzeren bat agerian jarri duten jarduketak 19 izan dira, hau da, jarduketa guztien % 38,76

Protokoloan sarrien azaldu den ez-betetzea izan da 4.2 galdera, haien aurretik egon behar zuen "Oharra" edo "Oharrak" hitzaren faltari dagokiona, % 20,41eko portzentajearekin (10 ez-betetze), nahiz eta bestelako ez-betetze azpimarragarri batzuk ere egon diren

Hartutako 10 laginetatik, batek ez ditu betetzen propietate mekaniko edo fisikoak eta beste bik ez dute betetzen jostailuen segurtasuna: sukoitasuna.

Ondorioak

Ez-betetzeen kopuru nabarmena detektatu da (% 38,76), eta horregatik gomendatzen da jarraipena egitea hurrengo kanpaina batean.

Azken aldaketako data: