´Zordun-posizioagatiko komisioa hipoteka-maileguetan´ izeneko kanpainaren emaitzak
Helburua
Finantza-erakundeek “zordun-posizioagatiko komisioa hipoteka-maileguetan” izeneko klausulak aplikatzeari utzi dioten egiaztatu nahi izan da.
Noiz egin den
2018ko irailean bidali ziren errekerimenduak, eta erantzunak urrian zehar jaso ziren.
Egindako jarduketak
10 banketxeri kontratu-kopuru jakin bat eskatu zitzaien (3, 5 edo 10 kontratu, 2014ko kanpainan jaso ziren datuen arabera), eta jaso zirenean hango informazioa aztertu zen.
Emaitzak
2 erakundek ez diote errekerimenduari erantzun; beraz, laguntzarik eman ez dutenez aholkularitza juridikoari horren berri eman zaio. Baina erakunde horien informazio publikoa aztertu ahal izan da, eta egiaztatu da oraindik klausula hori aplikatzen dutela.
Errekerimenduari erantzun dioten 8 erakundeetatik, 7k oraindik aplikatzen dute zordun-posizioagatiko komisioak kobratzeko abusuzko klausula hipoteka-maileguetan.
Ondorioak
Ez-betetze maila altua denez, beste kanpaina bat egin behar da banketxeen kontratuetako abusuzko klausulen gainean.
Azken aldaketako data:



