Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

01/23 : ''telefonia-zerbitzuak urrutitik kontratatzea'' kanpainaren azken txostena

Helburua

Kontsumitzaileei bidalitako dokumentazioa urrutiko kontratazioari buruzko legeriara egokitzen dela eta urrutiko kontratuen baldintza formalak betetzen  egiaztatzea.

Kanpainak zehapen-izaera izan du

Kanpainaren garapena

Kanpaina 2 fasetan garatu da: 

  1. fasea: Telefoniako enpresei egindako errekerimenduak     

Lehenengo fasea enpresei informazioa eskatzea izan zen, eta bi unetan egin zen: lehenengo errekerimenduan informazio orokorra eskatu zitzaien, eta bigarrenean ausaz hautatutako kontratuei buruzko informazio espezifikoa.

A) Informazioa eskatzea

Hasiera batean, 2022ko urrian Euskadiko kontsumitzaileekin urrutitik egindako kontratuen zerrenda eskatu zitzaien ikuskatutako enpresei. Lurralde historiko bakoitzeko 3 enpresari eskatu zitzaien informazio hori.

Enpresei eskatutako informazioak hau jaso behar zuen kontratu bakoitzeko:

  1. Kontratatzailearen izen-abizenak.
  2. Kontratazio-modalitatea.
  3. Kontrataziorako ekimena.
  4. Kontratatutako tarifa.
  5. Kontratatutako zerbitzuak.
  6. Kontratazio-data.

Azpimarratzekoa da operadore guztiek, aurreko kanpainetan ez bezala, eskatutako dokumentazioa bidali zutela.

B) Bigarren errekerimendua 

Zerrendak jaso ondoren, sinatutako 150 kontraturen laginketa bat egin zen (75 online eta 75 telefono bidez), eta bigarren errekerimendu bat egin zitzaien enpresei, hilabeteko epean konpainiek kontratu-dokumentazioa bidal zezaten eskatzeko.

  • Arabako TA → 40 kontratu eskatu ziren
  • Bizkaiko TA → 60 kontratu eskatu ziren
    • Eskatutako 60 kontratuetatik 7 ez zituzten entregatu telefono konpainiek.
  • Gipuzkoako TA → 50 kontratu eskatu ziren 
  1. fasea: Eskatutako informazioa aztertzea 

Ikuskapenaren ardatza kontsumitzaileak defendatzeko legearen hiru artikulu izan dira (1/2007 LED): 

  • 98.1 artikulua: telefono bidezko eskaintza kontsumitzaileak aukeratutako hizkuntzan eta, gutxienez, gaztelaniaz entregatu behar dela aipatzen du.
  • 98.6 art.: Telefono-konpainiak harreman komertziala hasten duen kasuetan eskaintza idatziz berretsi beharko du, eta kontratuak ez du kontsumitzailea lotetsiko      baldin eta konpainiak ezin badu frogatu idatziz sinatu dela, edo baita sms bidez ere. 
  • 98.7 art.: Kontratua berresteari eta euskarri iraunkorrean eta arrazoizko denboran entregatzeari buruzkoa da.

Lortutako emaitzak

Ez-betetze gehiegi antzeman dira, 133 guztira 150 ikuskapenetatik, hau da, % 91,33.

Bizkaiaren kasuan, kontratu bakoitzeko 2,25 arau-hauste atzeman dira batez beste.

170 alditan enpresek kontsumitzaileei eman behar dieten kontratu-informazioan edo kontratu aurreko informazioan akatsak antzeman dira,      dela informazio hori osorik eman ez delako, dela euskarri iraunkorrean eman ez delako, dela informazioa bera entregatu ez delako.

Enpresek 47 aldiz oztopatu dute, nolabait, ikuskapen-lana.

33 aldiz telefonia-enpresek ez dute eman eskatu zaien informazioa.

Bitan antzeman dira merkataritza-jardunbide desleialak.

Ikuskatutako operadore guztietan antzeman dira ez-betetze horiek.

Nabarmendu behar da, aurreko kanpainan (2020. urtea) ez bezala, egindako lehen errekerimenduan enpresek erakutsitako lankidetza-maila handia izan dela. Bigarren errekerimenduan, ordea, enpresen lankidetza-mailak nabarmen egin du behera, eta, hala, eskatutako kontratu guztiak ez dira entregatu, edo emandako kontratu batzuk osatu gabe zeuden edo kanpoan entregatu dira.

Kanpainaren zehapen-izaerarekin bat etorriz, detektatutako ez-betetzeek zehapen-proposamenak eragin dituzte.

Ondorioak

Aurreko kanpainan ez bezala, oraingo honetan enpresek erakutsitako lankidetza-maila handiagoa izan da.

Ez-betetze maila handia denez, komenigarria da kanpaina hori aldizka errepikatzea, datuek hobera egiten dutela ikusi arte.

Azken aldaketako data: