01/24 Kanpainaren asken txostena. Abusuzko klausulak ibilgailuak alokatzeko enpresen kontratuetan
Helburua
Kanpaina honen helburua gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzen dituzten enpresek kontsumitzaileekin egindako kontratuetan abusuzko klausulak dauden kontrolatzea izan da.
Kontrol horrek zehapen-izaera izan du.
Ikuskapenak egin diren establezimenduak ibilgailu motordunak alokatzekoak izan dira; zehazki, azken 3 urteetan Kontsumobiden erreklamazioa jaso duten enpresak edo Interneten iragartzen diren enpresak.
Kanpainaren garapena
Kanpainako jarduketak 2024ko otsaila eta martxoa bitartean egin dira, eta 2 fasetan garatu dira: errekerimendua eta jasotako kontratuen azterketa.
35 ikuskapen egin dira: 9 Araban, 15 Bizkaian eta 12 Gipuzkoan.
Ez-betetzeak dituzten jarduketen kopurua 32 da, hau da, % 91,43.
Ez-betetze ohikoena hau izan da: isunen kudeaketagatiko administrazio-karguaren klausulak sartzea; % 74,30 egin dute ez-betetzeek.
Hona hemen nabarmentzekoak diren beste ez-betetze batzuk:
- Kalteen espedientea kudeatzeagatiko kargu-klausulak sartzea; % 68,60 egin dute ez-betetzeek.
- Kontsumitzailearen egoitzari ez dagokion epaile edo auzitegi baten eskumenean berariaz jartzeko itunak aurreikusten dituzten klausulak sartzea; % 31,40 egin dute ez-betetzeek.
Beraz, egindako 35 ikuskapenetatik 32 zehapen-proposamenarekin amaitu dira, eta 3 artxibatu egin dira.
Ondorioak
Lortutako datuak aztertuta, eta gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko kontratu gehienek (% 91,43) abusuzkotzat tipifikatutako klausula bat dutela ikusita, komenigarria litzateke kanpaina hori aldizka errepikatzea, datuak hobetzen ez diren bitartean.
Azken aldaketako data:



