Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

02/23 Kanpaina: ''Markako ofizialak ez diren'' Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) eta etxez etxeko zerbitzuak: etxetresna elektrikoak/ekipo informatikoak

Helburua

2022an egindako kanpaina baten bigarren fasearen aurrean gaude. Kanpainaren helburua, 2022ko kanpainan ikuskatu eta, kasu batzuetan, ohartaraziak izan ziren “markako ofizial” gisa baimenduta ez dauden eta etxez etxeko zerbitzua ematen duten Laguntza Teknikoko Zerbitzuek (LTZ) araudia zenbateraino betetzen duten frogatzea da.

Horretarako, honako ekintza hauek egin dira:

  • Aurrekontua, faktura, erreklamazio-orriak eta konponketen bermea bezalako dokumentuek legezko betekizunak betetzen dituzten egiaztatu.
  • “Markako ofizialak” ez diren LTZek nahasmena sor dezaketen marken erreferentziak erakusten ez dituztela egiaztatu.
  • Markako LTZ "ez-ofizialek" egindako etxez etxeko zerbitzuetan kontsumitzaileari eskaintzen zaion gutxieneko informazioaren betetze-maila egiaztatu.

Kanpainak izaera zehatzailea izan du 2022an ohartarazi ziren establezimenduen kasuan, eta izaera informatiboa gainerako establezimenduetan.

Irungo KIUBak kanpaina informazio-izaera duen ikuskapen-ekintza gehigarri batekin osatu du.

Kanpainaren garapena

2022ko kanpainan ohartaraziak izan ziren establezimenduak ikuskatu dira, bai eta hainbat arrazoirengatik ikuskatu ezin izan ziren establezimenduak ere. Guztira, 20 jarduketa egin dira: 7 Araban, 5 Bizkaian eta 8 Gipuzkoan.

Jarduera horiek "markako ofizialak ez diren" Laguntza Teknikoko Zerbitzuan (LTZ) aritzen diren eta erabiltzaileen etxeetan etxetresna elektrikoak eta/edo ekipo informatikoak konpontzeko zerbitzua ematen duten establezimenduetan egin dira.

Lortutako emaitzak

Egindako 20 ikuskapenetatik 9tan 21 arau-hauste antzeman dira.

5 arau-hauste aurrekontuei lotuta egon dira eta beste 5 fakturei. Bestalde, 3 aldiz hauteman dira markei buruzko erreferentzia nabarmenak, marka horien LTZ ofizialak izan gabe. 2 arau-hauste bermearekin lotuta egon dira, beste 2 eskakizunak ez betetzearekin eta beste 2 kontsumitzaileari informazio nahikorik ez ematearekin. Azkenik, arau-hauste bat nahitaezko informaziorik eza izan da, eta bestea ikuskapena bera oztopatzea.

Ondorioz, 11 ikuskapen artxiboarekin amaitu??? artxiboan amaitu??? dira, 6 ohartarazpenean eta 3 zehapen-proposamenean. Beharrezkotzat jotzen da ikuskapen horiei jarraipena ematea.

Azken aldaketako data: