Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

03/22 Kanpaina: gosariko zerealen etiketen kontrola

Helburua

Produktuaren nahitaezko etiketatzea zaintzea, ematen den elikadura-informazioarekin kontsumitzailea nahasten ez dela egiaztatzeko eta/edo elikagaiei ez dituzten propietateak esleitzea saihesteko; horrela, kontsumitzaileen babesa bermatuko da.

Kanpainaren garapena

Guztira, 14 jarduketa egin dira, honela banatuta:

  • Araban, zerealen (arroza izan ezik), lekadunen eta olio-hazien laginak hartuz egin da kontrola.
  • Bizkaian eta Gipuzkoan, ikuskapenak protokoloaren arabera egin dira, Lurralde Historiko bakoitzeko 5 establezimendutan.

Kanpaina horren esparruan, eta egindako jarduerak aprobetxatuz, 8 ofiziozko ikuskapen egin dira, 5 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan, bisitatutako establezimenduetan erreklamazio-orriak, informazio-kartela eta tiketen emisio-kontrola egiteko.

Emaitzak

Bizkaian eta Araban protokoloz egindako 10 ikuskapenetan, arau-hausteen erdiak hauteman dira, eta hauek izan dira ez-betetze ohikoenak:

Ez-betetzeak dituzten jarduketen (protokoloen) kopurua: 5 → % 50.

Hauek izan dira ez-betetze ohikoenak:

  • Protokoloen % 40an ez jartzea elaborazio-prozesu bereizgarriaren izena (ehotzea, egostea, zapaltzea, xerratzea, puztea, estrusioa, lehortzea, txigortzea, estaltzea).
  • Protokoloen % 20an ez da enpresaren izena edo izen soziala identifikatzen.
  • Protokoloen % 20an ez da lotea adierazten.

Araban hartutako laginekin egindako 4 ikuskapenetan ez da arau-hausterik antzeman; beraz, lagin guztiak bat etorri dira protokoloarekin.

Azkenik, erreklamazio-orrien, informazio-kartelen eta tiketen ofiziozko ikuskapenei dagokienez, ez-betetzeak % 12,5 izan dira.

Ondorioak

Komenigarria da merkataritza-sektoreari kanpainan lortutako emaitzen berri ematea, etiketak hobetu ditzaten, eta, are gehiago, informazio dokumentu bat egin daiteke ez-betetze gehien antzeman diren gaiei buruz, kontsumitzaileek horren berri izan dezaten.

Azken aldaketako data: