04. kategoria "Oliba-olio birjina estra"
Kanpainaren helburua eta garapena
Kontrolaren helburua izan da produktu horien etiketetan nahitaezko informazioa betetzen dela egiaztatzea, olioaren kategoria identifikatzean iruzurrik ez dagoela egiaztatzea eta, hala badagokio, dagozkion neurri zuzentzaileak eta zehapen-neurriak hartzea.
Kanpainaren garapena
Kontrolak zehapen izaera izan du eta Arabako Lurralde Zerbitzuak egin du. Ontziratutako oliba-olio birjina estra izan da kontrolatutako produktua. Guztira 16 jarduketa egin dira: 10 kontrol protokolo bidez eta 6 lagin-hartze.
Lortutako emaitzak
Protokolo bidezko kontrolak
10 produktu-ikuskapen egin dira eta ez da ez-betetzeik hauteman (%0).
Lagin-hartzeak
6 olio-lagin hartu eta aztertu dira. Horietatik 3 produktuk (%50) ez-betetzeak zituzten ontziratzeari, markatzeari, etiketatzeari eta aurkezpenari buruzko arauetan.
Gainera, 2 produktuk (%33,33) ez zituzten oliba-olio birjina estra bati dagozkion ezaugarriak betetzen. Kasuetako batean, ebaluazio organoleptikoaren arabera olioa lampante gisa sailkatu zen; beraz, etiketan adierazitako salmenta-izena ez zetorren bat kategoria horretarako ezarritako ezaugarriekin.
Ondorioak
Protokolo bidezko kontroletan ez da ez-betetzeik hauteman (%0). Hala ere, lagin-hartzeek ez-betetzeen %50 erakutsi dute ontziratzeari eta etiketatzeari dagokienez, eta %33,33 oliba-olio birjina estrari eskatzen zaizkion ezaugarriei dagokienez.
Atzemandako ez-betetzeen ehuneko handia kontuan hartuta, oliba-olio birjina estraren kontrolarekin jarraitzea gomendatzen da.
Azken aldaketako data:



