Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

04/24 Kontrolaren asken txostena.- 03 kategoria - "Gurina eta beste esne-koipe batzuk"

Txostenean, Kontsumobidek 2024an "Gurinari eta beste esne-koipe batzuk" aztergai hartuta egindako kontrol sistematikoa deskribatzen da. Helburuak izan ziren etiketak betetzen direla egiaztatzea, kontrol analitikoak egitea, txikizkako operadoreak kontrolatzea eta neurri zuzentzaileak aplikatzea.

Helburua

Kontrol horrek zehapen-izaera izan du.

Kontrol honen xede diren produktuak aurrez aurreko salmentako txikizkako merkataritzan eskuragarri daudenak dira, honako izendapen hauetakoren batekin:

  • gurina
  • gurin tradizionala
  • gurina hiru laurden edo koipe-eduki txikikoa
  • semimantekilla edo light edo arina
  • % X igurzteko esne-koipea

Ikuskapenak establezimenduetako in situ bisiten bidez egin dira.

Kontrolaren garapena

Gasteizko txikizkako saltokietan 25 ikuskapen egin ziren 2024ko martxoaren 1etik 15era bitartean. Ikuskapenetan laginak hartu eta etiketak egiaztatu ziren.

Etiketak egiaztatzeko 12 ikuskapenetan ez zen inolako ez-betetzerik hauteman; aldiz, egindako 7 lagin-hartzeetatik 2k araudia urratu zuten, hau da, % 28,6 egin zuten ez-betetzeek.

Kontrolean, gainera, operadoreei dagokienez, 6 ikuskapen eta ofiziozko bat egin ziren; operadoreei egindako ikuskapenetan, ez-betetze bakarra gertatu zen (% 16,67), erreklamazio-orriak ez edukitzearekin lotuta. Ofiziozko ikuskapenean ez da bete kontsumitzaileari informazioa emateko araudia.

Ondorioak

Operadorearen kontrolean ez-betetze ratioa txikia denez (% 16,67), komeni da kontrol mota hori beste lurralde historiko batzuetan planifikatzea.

Bestalde, aurrez aurreko ikuskapenetan, betetze-maila % 100 izan da, eta, beraz, ez da beharrezkoa kontrola errepikatzea; hau da, ohiko plangintzarekin jarraitzea gomendatzen da.

Azkenik, lagin etan ez-betetzeen ehunekoa % 28,6koa da; beraz, komenigarria litzateke kontrol mota hori egiten jarraitzea, eta indartze-kanpaina espezifiko bat egitea.

Azken aldaketako data: